Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iratzarri, iratzar, iratzartzen (670 agerraldi, 141 liburu eta 48 artikulutan) 1 da ad esnatu. ik iratzartu; itzarri1.

Gauean hainbat aldiz iratzarri zen, asaldaturik, norbaitek inarrosi izan bailuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.

Dardaraka iratzarri naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Maitea hasperenka iratzarri zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.

Goizean iratzarri zenean, eta gertatutakoa gogoratu zuenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

Bat-batean iratzarri nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Haren oheraino heldu nintzen, baina ez zen iratzarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 306. orr.

Ikuskizunaren dorpetik iratzarri nintzen, Halles aldetik zetorren polizia auto baten sirena hautematean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Spinola hitza entzuteak bere lozorrotik iratzarri balu bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizitzarako, besteak betiko lotsarako.  Elizen arteko biblia   Dn 12,2

Iratzarriak ziren merkatariek Nina irri handi batekin urrundik agurtzen zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Amesten dugu, azkenik, [...] iratzarriak gaudenean egitera ausartzen ez garenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 249. orr.

Noizbait ere justu izango den bestelako izate baten ilusiotik iratzarririk, eta zorionaren mirariez desengainu harturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eguraldi bero-argiaren aurpegi distiratsuaz iratzarri den udaberri betearen hats uhinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

Zakila iratzarri egiten da, aztoratu, handitu, gogortu, berotu, eta burua altxatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hartzak, bada, [...] kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian: zinka iratzarri egiten duk, hidrogeno-burbuilatxozko geruza batek estaltzen dik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Goxo-goxo egotea, elkarrenganako pasioa iratzartzea eta geure burua joaten uztea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Ametsetako urrea, iratzarritakoan gorotz!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

• 2 du ad

Herbert iratzarri nuenean, asaldatu egin zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Telefonoak iratzarri zuen Angie.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 142. orr.

Biharamunean, eguerdi irian agian, Iratxeko kanpai-hotsek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Sekulako barre algarak iratzarri ninduen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Maskuria husteko premia larriak iratzarri zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

Eguzkia mendien atzetik joana zen Arinen zaunkek iratzarri gintuztenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 103. orr.

Badirudi alemaniarren armada osoa iratzarri dugula.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten, nahi duen arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Barkatu, iratzarri egin haut.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Berrogei minutu edo lotan egon ondoren, berriro zabaldu nituen begiak, bestelako zirkinik ere egin gabe, halako zirrara nahasi bitxi batek iratzarririk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Horra hor bere obraren bi mugarri, bi emaitza probokatzaile, kontzientzia lokartuak iratzarri eta arkitekturaren tenplua zimentarrietatik astindu dutenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Haren eskua sentitu orduko karranpa bortitz bat nabaritu bainuen, odolean lotan nuen amorrua iratzarri zidana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 99. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aje hauek berauek gertatzen dira adimen iratzarrietan ere espiritu zital eta gezurtien eraginpean  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.

4 iratzarririk esna.

Hura lo nahiz iratzarririk egon [...].  Elizen arteko biblia   Mk 4,27

Zaudete beraz iratzarririk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Iratzarririk egin behar da amets.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Eta erakuts iezadazu non den zapelatz ederra, haren ondoan iratzarririk egon behar baitut zazpi egunez segidan, demendreneko lo kuluxkarik egin gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Monikak gau osoa adiskide batzuekin iratzarririk igaroa zuen arren, erabat argi omen zuen burua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Azkenean oheratu ginen kuluxka baten egitera, baina ez nuen lorik egin ahal izan, sobera zainetan bainintzen, hainbeste sentsazione berrik ene gorputza eta izpiritu guzia iratzarririk...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

5 iratzarrita esna

Haurrak logura afal ostean, eta begiak argi, argiegi aukeran, goizetik gu baino lehen, esna eta iratzarrita, nahi baino lehen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

Dotorezia neurritsu batez jantzita dago, eta horrek kontraste handia egiten du, goizegi iratzarrita, baldarkeria gainetik kendu ezinik gabiltzan gainerako bidaiariokin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

Beharko egon lur jota eta etsita, gau osoa ernai eta iratzarrita emanez gero!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus