Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igorri, igor, igortzen 1 du ad bidali. (zerbait)

Marina Gonzalezek musu bat igorri zidan irribarrez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 62. orr.

Irri pollit bat igorri digu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 31. orr.

Igorri nion idunekoa jantzita agertu zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 271. orr.

Egun horretan Agirre lehendakariak telegrama bi igorri zituen Habanara. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 290. orr.

Gela bakoitzak bazuen bere telefonista, leihoan zegoena, lagunen mezuak hartzeko eta igortzeko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 32. orr.

Oraindik ere erantzun gabe dagoen beste galdera bat igorri zuen iragan martxoaren 10ean Europako Batzordera. Berria - Mundua   2004-04-18

Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 88. orr.

Parlamentuari igorritako txosten batean. Berria - Kultura   2004-01-28

Hedabideetara igorritako prentsa ohar baten bitartez. Berria - Kultura   2004-10-30

Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 73. orr.

Munduko Merkataritza Erakundera salaketa igorri edo ez aztertzen ari dira agintariak. Berria - Harian   2005-03-25

Salomonek mandatu hau igorri zion Hirami: [...]. Elizen arteko biblia   1 Erg 5,16

Eskabidea igorri nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 282. orr.

Tematu nintzen urtero hainbat aldiz liburuak igorri behar nizkiola. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 21. orr.

Parte hartzeko, zinema nahiz bideo lanak igorri behar dira, euskaraz eginak eta 30 minututik beherakoak. Berria - Kultura   2004-06-17

33 herritatik igorritako 221 animazio lan jaso zituzten. Berria - Kultura   2004-12-15

ELBk ordezkaritza bat igorriko du ELAren kongresura. Berria - Ekonomia   2004-11-25

Manu bat eta dirua igortzen diot. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 327. orr.

Nahiago zuen arroz-esnearen usainak igortzen zion lasaitasuna sentitzea. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 119. orr.

Halaber, 68 tonako giza laguntza igorri dute. Berria - Mundua   2004-01-03

Horrenbeste denbora batere berririk igorri gabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 88. orr.

Planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 36. orr.

Ontziak herenegun iluntzeko 20:33ean hondoratze seinalea igorri zuen, bere baliza irratitik. Berria - Mundua   2004-06-04

Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 69. orr.

Marteko gainazalaren %90en informazioa igorri du Lurrera. Berria - Gaiak   2006-04-22

Unibertsoa sortu eta gutxira sortutako galaxien irudia igorri zuen Hubblek. Herria  

Ontzi bakoitzak, gainera, grabitate-uhinak aurkitzea helburu duten laser izpiak igorriko ditu. Berria - Gaiak   2004-06-25

Jesus Kristo, Jainko aitak igorri Semea. Herria   2003-04-03

2 (nora)

Ospitalera igorri dugu. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 255. orr.

Edo atzerrira igorriko dituztela agindu eta igorri ez. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 28. orr.

Ginzburg Civitavecchiako presondegira igorri zuten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 134. orr.

Bidaxunera igorri ninduten egunean kanbiatu ziren gauzak niretako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 278. orr.

Oinazeak edo, noiztenka, bozkario itzal erraz batek, beti mendira igorri naute, [...] bereziki Baigura kaskora! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 136. orr.

Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 16. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 225. orr.

Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik kerubinen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa. Elizen arteko biblia   1 Sm 4,4

· Bi, hiru, lau... igorri nituen lurrera! batzuk zauriturik, bertze batzuk jadanik hilak... Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 209. orr.

Horietarik hiru berak zuzen-zuzen beste mundura igorri ditu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 76. orr.

3 (zertara)

Kristinak Maite igorri zion laguntzera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 283. orr.

Davidek mandatariak igorri zizkion, aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Elizen arteko biblia   1 Kro 19,2

Bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 24. orr.

Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: [...]. Elizen arteko biblia   1 Erg 19,2

Apostoluak sermoiak egitera igorriak. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 163. orr.

Jauntxoak norbait igorri zuen haren bila, espos mezaren emateko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 183. orr.

Handik urteetara serora igorri zion mezulari erretoreak, konfesioz jakin ahal izan omen zuenaren berri emateko: [...]. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 22. orr.

AEBek, anartean, 50 marine igorri dituzte euren enbaxada gerizatzeko. Berria - Mundua   2004-02-24

Arratsalde hartan berean, Migel Mailuk patruila bat igorri zuen bizigarri bila. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 125. orr.

4 (nola)

Nire tokitik, keinuka igorri nizkion eskerrak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 113. orr.

Gu, 18.ekoak, kamiunetan igorri gintuzten Givet-i buruz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 112. orr.

Egun batez, 1500 lagun Alemania aldera igorri zituzten trenez. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 83. orr.

Hauekin argazki bildumak osatu eta postaz igortzen zizkioten hilero. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 46. orr.

Irratiz igorri behar dituzten mezuak aldez aurretik adosturiko liburu jakin bateko orrialdeen arabera kodifikatzen dira. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 197. orr.

Aginduta dugun arauzko bidetik igorri diot gutuna, begiralearen eskutik alegia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 141. orr.

Gerla denboran Alemaniarat bortxaz igorri zen bere adinekoen zerrendan izan zen. Herria   2004-09-02

Eskularrua baitzeukan eskuinekoan, honetan ezartzen du eta igortzen, igortzen besagainka delako xefari buruz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 118. orr.

5 (bestelakoak)

Juduekin batean heriotzerako ber bideetatik igorriak izan ziren, ehun milaka, Hitler-en gustukoak ez ziren guziak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 111. orr.

Ingeles handirik jakin beharrik ez zegoen nondik igorria zen jakiteko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 129. orr.

Biharamunean, kabala bagoi batean, igortzen gituzte erran gabe norat. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 113. orr.

Apezpikuak herri hortara bikari zuen igorri. Herria   2004-07-29

Eta kolpe batez, paretaren kontra igorri zuen, tanpa! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 70. orr.

6 (esapideetan; ik beherago 8 eta 9)

Ostrukak jeiztera igorri behar nukeen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 294. orr.

Haizea hartzera igorri zuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 15. orr.

Bai, badakit kaka egitera igorri zintudala... Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 361. orr.

7 uxatu.

Eguzkiaren beroak iheska igorri zituen azken lainoak eta xori zuri handien ongarriaren urrina azkartu zen ere. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 132. orr.

8 antzara(k) ferratzera igorri

Gero, antzarak ferratzera igorri ninduen: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 115. orr.

Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 12. orr.

Jakes ene ondotik, trapu tzar bat izan banintz bezala antzara ferratzerat igorria ninduelarik, ene haurraren galtzerat pusatuz! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 130. orr.

9 txakurraren/mandoaren ipurtzulora bidali

"Antzarrak ferratzera igortzea" esateko "zakurraren ipurdira edo zakurraren ipurtzulora igorri" esaten dute. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 156. orr.

Mandoaren ipurtzulora igorriko nukeen, inondik ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 146. orr.

10 preso igorri

Jean-Martin-ek bere koinata preso igorri omen zuela, iraultzaren kontrakoa zela leporatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 194. orr.

Ez zuela berak bere botz bakarrarekin laguna preso igorri. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 161. orr.

Dorrera preso igorri zuten eta han giltzapetu. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus