Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

degradazio 1 iz degradatzea.

Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimika Nobel saria, proteinen degradazio kontrolatuaren inguruko ikerketa lanagatik. Berria - Gaiak   2004-10-07

Pobreziak berekin daraman degradazioa, arimaren eta gorputzaren desohorea, han pairatu nuen nik, patu komun makurrak jotako prostituta eta gaixoekin batera. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 42. orr.

Degradazio moral hori Lynnie England soldaduaren irribarreak gorpuztu du, harro-harro, preso irakiar biluzien aurrean. Berria - Mundua   2004-05-09

Zeren azken batean [...] berak ez zeukan ezkondu beharrik, Jainkoari eskerrak: ez zeukan degradazio hura jasan beharrik. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 101. orr.

Herri pobreek hazkunde ekonomikoaren eta ingurumenaren degradazioaren artean aukeratu behar izaten dute. Berria - Gaiak   2004-04-07

2 (hitz elkartuetan)

Zein da gure askatasun maila egungo degradazio dinamikak edo hauetara garamatzaten antolamendu egiturak alderanzteko unean? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 75. orr.

· Sareok, maila globaleko gertakarien aurrean, tartean baitira pobrezia eta ingurumen degradazioa, maila lokaleko ondorioak izaten dituzte berehala. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 78. orr.

· Ingurumen eta gizarte degradazio egoera ulertu ahal izateko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus