Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iguriki, igurikitzen [197 agerraldi, 16 liburu eta 3 artikulutan] 1 du ad goi espero izan. ik igurikatu.

Erantzun didate ezen irakurle zentzudun orok hain segur igurikiko zukeela partikular batzuen gutun bilduma batean hutsegiterik kausitzea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 32. orr.

Pentsatu zuen, halako egoera batean, atsekabeak jotakoari zegokion itxura zabarra ager zezan igurikiko zuela Whittaker andreak Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 62. orr.

2 zain egon, itxaron.

Ez dakit nire gutuna noren bidez igorri: beraz Joséphine etorri arte igurikiko dut. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 41. orr.

Eta espero nuen bertan igurikiko ninduela, han bertan atzemanen nuela. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 169. orr.

Beraz, atea ixten ikusi eta minutu pare bat iguriki du txirrina jo artean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus