Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igurtzi1, igurtz, igurzten (orobat igurtzen g.er.) 1 du ad zerbaiti, bere gainean behin eta berriz halako indarrez igaroarazten den beste zerbaitez eragin. ik torratu; marruskatu; ferekatu. (gorputz alderdiak)

Behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 273. orr.

Olioa ere eman zion, zerbitzariek gorputza igurtz ziezaioten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 28. orr.

Egidazu putz, igurtz nazazu, atera iezadazu distira. 4122

Begiak igurtzi zituen kearen eraginagatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 332. orr.

Eskuak igurtzi ditu. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 117. orr.

Galtzetan igurtzita garbitu nituen eskuak. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 11. orr.

Sudurra ukabilaz igurtzi ondoren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 42. orr.

Mitxelenak esku urduri batez igurtzi zituen ezpainak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 297. orr.

Barruko bultzadari men eginik, ilea igurtzi zion Léak Maxi. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 239. orr.

Reb Alter, bizarra igurtziz, hizketan hasi zitzaion Ansheli: […]. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 198. orr.

Izekok besoak eta hankak fuerte igurtzi behar izan zizkion, eta aurpegi osoa garbitu benda batekin. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 106. orr.

Neska baldin bada, klitoria igurtzi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 125. orr.

Katutxoek bizkarra igurzten zuten Joxe Mariren hanken kontra. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 90. orr.

Nestorren alaba gazteenak Telemako garbitu zuen eta olioz igurtzi. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 17. orr.

Kerosenoz igurtzi eta bizirik erre zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 101. orr.

Gaixorik dudan alderdia eskuz igurtzi eta sendatuko zidala legena. Elizen arteko biblia   2 Erg 5,11

Jaunaren atzean zegoela, oinen ondoan, malkoz bustitzen hasi zen, eta buruko ileez txukatzen, eta oinak muinkatzen eta ukenduz igurtzen. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 163. orr.

Nik igurtzi eta igurtzi jarraitzen nuen, orain begiak itxita nituen, nire orgasmoa baitzen ardura zitzaidan gauza bakarra. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 92. orr.

Gantzu eta usain goxo merkez igurzten dituzte beren buruak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 11. orr.

2 (gauzak)

Paul D-k kikararen ertza igurtzi zuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 74. orr.

Gizon hura bere erpuru zabalaz aizkora distiratsu baten xafla igurzten ari zela ikusi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 259. orr.

Kobrezko plater asko genituen, amak astero igurzten zituenak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 125. orr.

Tomate helduekin eta oliba olioarekin igurtzitako ogi zatiak. Berria - Kultura   2004-10-13

Eztiz igurtzitako opil bat hartu, eta ahoan jarri zion Andreasek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 117. orr.

Atsoak ogi puska bat hartu, eta koipe eta piperrautsez igurtzirik, zakur bati emateko usadioa hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 501. orr.

"Babarrunak igurzteak" babarrun tantodun lizunduak txukuntzea nahi du esan hemen. balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 157. orr.

Arkua berotu eta gantzaz igurtziko diagu. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 160. orr.

Elkarren arteko junturak olioarekin nahastutako kare biziarekin igurtziko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4010. orr.

Aleak eskobatu, eta garbitzeko zapiaz igurtzi zuen zorua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 388. orr.

Kontua [lapikoa] espartzu egokiarekin igurztea da. 4150

Lurra eskobatzen zuen eta argizariz igurzten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 29. orr.

Eraztuna edo lanpara igurtzi, eta jeinua azaltzen da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 141. orr.

Ihiek elkar igurztean ateratzen zuten hotsa eta ibaiaren zarata makurra entzuten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 97. orr.

Batzuetan garraren distira bizia lehertzen da, adarrek eta enborrek elkar igurzten duten bitartean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 369. orr.

Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 290. orr.

3 irud

Artean egin gabe zegoen "Poeta Hilen Kluba" delako filma, baina gu ere halako dohain batek igurtzirik sentitzen ginela esan liteke. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 119. orr.

4 adkor (kargu publiko bat) erosi.

Senarrak eta beraren etxekoek -emaztea erre, urkarazi edo irato egin badute-, epailea, medikua eta polizia igurtzi egiten dituzte, emazteak bere buruaz beste egin duela esan dezaten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 86. orr.

Auzia gaizkiagotuz gero, gaizkileak polizia mila pezetako batzuez igurtzi eta kito. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 88. orr.

Euren kontra «diruz ongi igurtzita» arituko direla, eta hurrena Alevesekin ez direla ahalegin betean arituko esan zuen. Berria - Kirola   2004-06-10

5 (era burutua izenondo gisa)

Eta bainila txokolatezko katilu batean bustitako ogi gurinez igurtzi batez betetzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus