Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dado 1 iz zorizko jokoetan erabiltzen den kubo formako pieza txikia.

Bigarren solairuan kasinoa, eta han erruleta-mahaiak eta bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka, eta bakarako karta-emailea atzerritar azentu gozoegian xuxurlaka. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 121. orr.

Dadoak godaletean sartu, berriro botatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 30. orr.

Slatsek dadoak bota zituen erpurua beste atzamar izerditsuen kontra klaskatuz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 49. orr.

Peoi batzuekin dadoetan ari zen Migel gazteluko patioan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 51. orr.

"Jainkoa ez dabil dadoetan munduarekin" esan zuen Einsteinek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Tarteka, dadoetan jokatzen dute. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 84. orr.

Apiril arte onena hantxe lehorrean egotea dela, horditzea, alkandora jokatzea dadoetara. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 128. orr.

Bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 547. orr.

Sei aurpegiko dado batekin egindako 6 milioi jokalditan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 30. orr.

Handik aurrera, gizarteak eskatutako koherentzia hutsaren hurrengoa izango da berarentzat eta itsu-itsuan beteko ditu dadoek esandakoa. Berria - Kultura   2006-01-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire abokatuak, dado-poto bat harturik, airean astindu, eta dado bat bota du mahai gainera. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 70. orr.

Dado kolpeak ez du halabeharra ezereztuko. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 120. orr.

Morroiek dado partidua utzi zuten, eta Xan aulkitik altxatu zen, kokotsa ferekatuz, iduriz zainetan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 189. orr.

Geldialdian, zaldiak aldatzen ari ziren bitartean, dado-jokaldi batean sartu zuen Mérék Pascal.   - 370. orr.

Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 170. orr.

3 dado-joko

Dado-jokoaren gorabeherak zirela kausa. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 548. orr.

Karta- eta dado-jokoak debekaturik zeuden. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 141. orr.

Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

Putak eta eskaleak erresumatik haizatzeko eta dado-jokoa galarazteko manuak gazteluko gizonen kolera ere piztu zuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dado bat (3); dadoa gidari (3); dadoetan ari (3); eta dado (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus