Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iaio (orobat jaio g.er.) 1 izond trebea.

Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Elizen arteko biblia   1 Kro 8,40

Eunton gomazko atezaina, Carpiano erdilari iaioa. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 121. orr.

Musikari jaioek musika-nota baten oihartzunetan konposizio oso bat aurreigarri ahal duten legez, [...]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 194. orr.

Kontable iaio bihurtua baitzebilen ama azken aldian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 183. orr.

Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak. Elizen arteko biblia   1 Kro 28,21

Baziren gure artean, adibidez, bizpahiru jokalari, mihia ederki astintzen zutenak, ziria sartzen iaioak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 146. orr.

-Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 55. orr.

Ehuna gorriz, gorriminez eta morez tindatzen iaioa den gizonen bat. Elizen arteko biblia   2 Kro 2,6

Entzuna denez euskaldunak iaioak baitira itsas kontuetan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 147. orr.

Gainerako herriak baino iaioagoak baitira langintza horretan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 39. orr.

Mimikarako iaioa zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 65. orr.

Ez nintzen oso iaioa ez gogorraren plantak egiten, ez ironiaz baliatzen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 246. orr.

Hiram oso argi, trebe eta iaioa zen edozein brontze-lanetarako. Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14

Izan ere, migratzaile iaioak dira abereok. Berria - Gaiak   2004-09-24

Poeta iaio bat jaio da! Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 84. orr.

Artzai ta zakur iaioak, ardien ondoan jaioak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 157. orr.

Salamanca eskarmentudun taldea da, iaioa partida zailetan. Berria - Kirola   2006-04-27

2 hed

Eta hilobi bat bertan oso esku iaioaz landurikoa. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 145. orr.

Lucyren ihes iaio eta setatiak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 222. orr.

Ureztatze sistema guztiz iaio bat medio, fruitu eder eta barazki bikainetan 120 milioi jende taldea bazkatzeko beste lortzen omen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 286. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gizonak House of Commons-ean ileordea zeraman soinean eta andreak iaio asko laguntzen zion atariko eskaileretan. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus