Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deitzaile 1 izond deitzen duena.

Beste batzuek metaforikoak dira, eta horiek ere metaforaren jatorrizko adieran ulertzen dituzte, eta badira, halaber, anfibologikoak ere, ustez maiz deitzailetzat erabiliak, beste batzuetan balio anitzekotzat jotzen diren arren. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 28. orr.

· 2 iz dei egiten edo deitzen duen pertsona.

Manifestazioren deitzaileen artean Rafa Diez eta Pernando Barrena daude. Berria - Harian   2006-03-18

Deitzaileek CCOO eta UGT iragarri zuten 3.000 inguru langileen %95ek bat egin zutela grebarekin. Berria - Ekonomia   2004-06-10

Lanuzte teknikoa da, eta ez greba, enpresaburuak (autonomoak) baitira deitzaileak. Berria - Ekonomia   2004-08-11

Eta populuak ikusi zuen hilen deitzaile zela Enpedokles. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 31. orr.

Lehergailuak non zeuden jakinarazteaz gain, 07:00etatik 09:00ak bitarte eztanda egingo zutela ohartarazi zuen deitzaileak. Berria - Euskal Herria   2006-03-10

3 (hitz elkartuetan)

Manifestazio deitzaileen ustez, egungo esparru politikoak «agortuak» daude eta euskal herritarren hitza eta erabakiaren errespetuan eraikiko den esparru politiko berria lortzeko lana egin behar dela esan zuten. Berria - Euskal Herria   2006-03-22


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deitzaileen artean (4); dute deitzaileek (3); zuen deitzaileak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus