Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekoratibo izond apaintzeari dagokiona; apaingarria.

Orduan, gaijartzeileak -arront neska formala, moñoña eta txintxoa bera- gonbitea egin zion Iturriagari -arront mutiko korrekto, ortodoxo eta dekoratiboa-... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 347. orr.

Elementu dekoratiboak badaude, eta baita objektuak ere. Berria - Kultura   2004-03-31

Manuel LEKUONAk poesia dekoratiboaren alorrean sartzen ditu erreferenterik gabeko hitz hauek -apain-olerkia, bere hitzetan-. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 186. orr.

Zehatzago esanda, gogoeta egin nahi izan du feminitatearen erabilera dekoratiboaz. Berria - Kultura   2006-03-10

Egitura geometrikoen arteko simetria jokoak nonahi, horrelaxe osatuta zeuden tapizaren motibo dekoratiboak.   - 84. orr.

Noizean behin Herder, Hegel, etab., aipatzen badira, aipatu, horren funtzioa dekoratiboa izaten da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus