Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekoratzaile 1 iz dekoratzen duen pertsona.

Etxea apaintzeko dekoratzaileari deitzen diogu, arazoak konpontzeko psikologoen beharra dugu, psikiatrei beldurra ere galdu genien. Pako Aristi   «Note book» - 87. orr.

XVIII. mendetik hasita, bada, perspektiba zentral hori "aretoko leku desberdinetan daudenen begirada arrunt guztiekin" adostea izaten da dekoratzailearen artea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 214. orr.

Matiasek ez zekien berezkoak ziren mantxa marroiak, hau da, dekoratzaileren batek eginak, ala dutxa horretatik pasatutako pertsona guztien aportazioak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 69. orr.

Dekoratzaile trebe baten eskua ere nabaria zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 89. orr.

Van Daandarrek kaxa erraldoi bat, lehen mailako dekoratzaile batek apaindua. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 308. orr.

2 barne-dekoratzaile barneen dekoratzailea.

Hona etorri nahi zuten orain koktelen bat edo beste edatera, Eviek eta bere morroi barne-dekoratzaileek, eta ezetz esan diot, inondik inora ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus