Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekorazio 1 iz dekoratzea; dekoratzearen ondorioa.

Durant jaunak berak zuzendu zuen langelaren dekorazioa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 52. orr.

Dekorazioaren arduradunari deituko dio berriro, bere izenazk: [...]. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 128. orr.

Muselinazko gortinek arratsaldeko argia moteltzen zuten, gelako dekorazio zainduari halako inoizkotasun airea emanez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Jatetxeak, gazte independentista batzuena, esan zigutenez, eta janari aldetik aitzakiarik gabea, dekorazio zinez deigarria zuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 152. orr.

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta, denboraren joanaz jadanik leunduta ageri ziren haren apaindura urreztatuekin, argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 26. orr.

Aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 156. orr.

Dekorazioko adituak eta arte ofizioetakoak elgarretaratuak izanen dira oihalezko aterbe batean urtegi nagusien ondoan. Herria   2005-04-21

2 apaingarria.

Hantxe zegoan emakume-tximeleta, dekorazio moduan erabilia portafolio batean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 84. orr.

3 dekoratua.

Daguerre-ren dioraman denboran zehar gertatzen ziren aldakuntzak, adibidez, dekorazio margotu handi batean argiztapen-aldaketen bidez lortuak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 153. orr.

Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

Gora eta behera presaka doan jendeak ez du eurengan erreparatzen [...] plazaren dekorazio bihurtu dira dagoeneko. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia esan, emazteak eramaten zuen txarren, batez ere ama etxeko dekorazio kontuetan sartzen zenean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 131. orr.

Hirigintza eta eraikuntza publikoaren esparruan ospe merezia lortua bazuen ere, deseroso sentitzen baitzen dekorazio arloan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 163. orr.

Saloi-jangela handiak modaz pasatutako dekorazio estilo berarekin jarraitzen zuen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 268. orr.

Herri antzerkia, pastoralak, dekorazio-olerki gehienak eta kantutegi zaharra zein gaur egungoa, berriz, belarriz jasotzekoak badira ere, idatziz sortuak dira gehienak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 16. orr.

Panel aglomeratuz egindako ate sinple eta dekorazio-konplexurik gabekoaren leihakumetik Josebak ia ezin zituen ikusi bezeroak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 34. orr.

Hormetan etxe arruntetan aurki daitezkeen koadroak, norbaitek pintatutakoak batzuek eta besteak dekorazio dendetan erosten diren horietakoak. Berria - Kultura   2006-01-08

Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Else Baumann abokatua zen, barne-dekorazioa maite zuen finantza abokatua. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 164. orr.

Judaismoaren barruko kanpaina horrek, sinagogetako horma-dekorazioaren gaian kristautasunarena bezalako lasaikeriaren aurkakoak, bere ondorioak izan zituen judu eta kristauen arteko gudu-tokian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dekorazio (3); eta dekorazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus