Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dekretu (Egungo testuen corpusean 17.716 agerraldi; orobat dekreto Egungo testuen corpusean 17 agerraldi) 1 iz botere betearazlearen idatzizko erabakia.

Enperadore erromatarrek, gure printzeek bezala, dekretu eta ediktuen bidez adierazten zuten beren borondatea.   - 264. orr.

Ongi iruditzen bazaio, idatzi beza erregeak dekretu bat, herri hori suntsitzeko aginduz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 134. orr.

Cesare Battisti estraditatzeko dekretua sinatu du lehen ministroak. Berria - Mundua   2004-10-24

Telebista kateek zineman inbertitzeko dekretua onartu du Espainiako Gobernuak. Berria - Kultura   2004-07-10

Horrela bada, dekretua ematen dugu inori ez zaiola zilegi zuek eta zuen eliza ausarkeriaz asaldatzea, ez eta inolako irainez nekaraztea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1207. orr.

Kontsulen dekretu batek, VIII. urteko thermidorraren 24an, Justiziaren Ministroari eman dio agindua, gu haren etxera biltzeko eta "[...] arlo zibileko legeriaren oinarri nagusiak eztabaidatzeko". Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 39. orr.

Adi-adi egoten zen, eta pareta edo arboletan iltzatu dekretuak irakurtzen zituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 225. orr.

Garai hartan anaiek tratu txar asko nozitu zuten, Lyongo Kontzilioak dekretu batez agintetik kendu zuen Frederiko enperadorearen aldetik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1142. orr.

1964an ateratako dekretu haren bidez itxi zuen irratia aldi baterako Francoren gobernuko Informazio eta Turismoko ministro zen Manuel Fraga Iribarnek. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 62. orr.

Berrikitan Espainiako Gobernuak dekretu bat eman du zakur arriskutsuei buruz. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 71. orr.

Dekretu batek lan egiteko eskubidea eman zien preso politikoei. Jokin Urain   «Errotarria» - 39. orr.

Dekretu baten bidez, nolanahi ere, Mikhail Kasianov kargugabeturiko lehen ministroaren behin-behineko ondorengo gisa Viktor Khristenko izendatu zuen Putinek. Berria - Mundua   2004-02-25

ik beherago 5. 14701

Lege horretatik abiatuta, ereduen politika arautzeko dekretua argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak. Berria - Harian   2005-04-26

Probintzia honetako gobernadoreak ere dekretu bat plazaratu zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 117. orr.

Anartean, dekretu bat izenpetua izan zen, apez ihardokitzaileei erbesteratzea agintzen ziena. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 145. orr.

1993ko dekretua bete gabe esleitu dira lanpostuak. Berria - Harian   2005-07-28

Azken dekretua telegrafo hariaren bidez iritsia zen Siberiako probintzietara. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 192. orr.

Dekretu horretako 13. artikulua eta hurrengo biak.   - 311. orr.

2 irud/hed

Germaniar herriek ere, beren arazo partikularretan, Probidentziaren dekretu gisa hartzen zuten borroka, hura delitugilea edo usurpatzailea zigortzeko beti erne zegoelakoan.   - 207. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eusko Jaurlaritzak tokiko telebista digitalak arautzeko egin duen dekretu zirriborroa. Berria - Harian   2005-12-27

Bi dekretu-sailak, moralki gorantzakoak eta moralki beherantzakoak, Elizak Estatuan duen eraginaren froga dira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 201. orr.

Jaiegunetan zabaltzearen aurka dauden sindikatuek zirriborroa jaso, eta orain alegazioak aurkeztu dizkiote dekretu egitasmoari. Berria - Ekonomia   2004-12-11

· Formulak, ordea, sakratuak dira, otoitzak, dekretu-legeak eta hizkuntza hilak bezala, eta komarik ere ezin da aldatu haietan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 213. orr.

ik beherago 7. 3627

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honezkero, berdin-berdin nardatzen ninduen ez dakit nongo Udalbatzaren bandoak edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Dekretu berriak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 34. orr.

Ildo beretik salatzen ditu Nafarroako Gobernuak euskarari buruz berrikitan onetsi dituenak, batez ere, 372/2000 Foru Dekretua, abendoaren 11koa. Herria   2001-04-05

Curriculum dekretu horietan legez Espainiako Gobernuak finkatutako %55 hori bere egin eta gainerako zatia osatu beharko dute Gasteiz eta Iruñeko agintariek. Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Susa hirian zabaldutako suntsitze-dekretuaren kopia bat ere eman zion, Esterri erakusteko, hark ere jakin zezan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 136. orr.

Orga lerro luzea Donibanerantz bideratu zen, erbesteratze dekretua beren herriko hautetsien eta Sozietate Iraultzailearen eskakizuna zela batere ez zekien arrantzale herriko biztanleen gehiengoan sekulako beldurra sortuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 246. orr.

5 dekretu bidez

Ihizia haizu den denboraldia luzatu du gobernu berriak dekretu bidez. Herria   2002-08-01

Duela 141 urte, atzoko egunez, Abraham Lincoln Estatu Batuetako presidenteak esklabotza debekatu zuen, dekretu bidez. Berria - Gaiak   2004-01-02

Sindikatuek nabarmendu zuten iazko negoziazio kolektiboa dekretu bidez itxi zutela EAJk, EAk, PPk eta PSOEk. Berria - Ekonomia   2004-03-10

Abbasek Barne segurtasunerako Poliziaren eta Mugetako Poliziaren gaineko eskuduntzak bere gain hartu ditu dekretu bidez. Berria - Mundua   2006-04-08

Jaiak ezin ezar daitezke dekretu bidez. ez zuela lege dekretu bidez inposatzeko duen aukera baliatuko akordiorik ezean.· Segurtasun gorputzak erreformatzeko eskakizunei men egin eta orain arteko 12 segurtasun gorputzak hirura murriztu zituen larunbatean Arafatek, dekretu bitartez. Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.

6 errege (orobat erret g.er.) dekretu

Hortaz, erregeari ongi baderitzo, eman bedi honako errege-dekretu hau, Pertsia eta Media osorako balioko duena eta aldaezina izango dena: 'ez dadila berriro agertu Basti inoiz ere Asuero erregearen aurrean, eta eman dakiola erregina-titulua hura baino hobea den beste bati'. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 130. orr.

Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartutako errege dekretuaren bidez lehengo asteko uholdeek eragin zituzten kalteak konpontzeko diru laguntzak bideratuko ditu. Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Errege dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean, etorkinen ezohiko «normalizazio» prozesu bat arautu zuen, etzi hasi eta maiatzaren 6an amaituko dena. Berria - Harian   2005-02-05

Tatuajea debekatuta zegoen herrian, errege dekretu baten bidez, eta atzerritarrak genituen bezero nagusi. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 147. orr.

Irailaren 23ko 88/1091 Erret Dekretu Legegilearen, hau da, Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 93. orr.

Errege dekretu bat atera dute Belgikan edari alkoholdunen iragarkiak debekatzeko. Berria - Gaiak   2004-10-02

7 lege dekretu

2002an PPk beste lege dekretu bat erabili zuen langabeziaren baldintzak gogortzeko. Berria - Harian   2005-05-07

Sei hilabeteko epea izango dute multinazionalek orain arteko itunak lege dekretu berriaren arabera berritzeko. Berria - Mundua   2006-05-03

Bezperan, hauteskunde kanpainan egindako promesa bete zuen: erregaiak nazionalizatzeko lege dekretu gorena sinatu. Berria - Mundua   2006-05-03

Lege dekretu horren arabera, saltokiek, urtero, zortzi jai egunetan edo igandetan ireki ahalko dituzte ateak. Berria - Ekonomia   2004-12-04

Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen salerosketaren araudia, urgentziazko lege dekretu bidez. Berria - Ekonomia   2004-08-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste dekretu (4); beste dekretu bat (3); dekretu bat (32); dekretu batek (9); dekretu baten (20); dekretu baten bidez (14); dekretu baten bitartez (5); dekretu berria (20); dekretu berria egitea (3); dekretu berria onartu (5); dekretu berriak (7); dekretu berriaren (3); dekretu bidez (23); dekretu eta (7); dekretu hau (3); dekretu hori (4); dekretu horrek (3); dekretu horren (11); dekretu horren arabera (3); dekretu zirriborroa (7); dekretu zirriborroak (5); dituen dekretu (6); duen dekretu (7); duen dekretu bat (3); errege dekretu (10); errege dekretu baten (4); eta dekretu (6); foru dekretu (4); gehigarrien dekretu zirriborroa (3); jaurlaritzak dekretu (3); lege dekretu (10); lege dekretu bidez (4); osagarri gehigarrien dekretu (3)

alkateak dekretua (3); arautuko dituen dekretua (3); arautzeko dekretua (7); arautzen dituen dekretua (3); arautzen duen dekretua (3); azken dekretua (3); bideratzeko errege dekretua (3); da dekretua (3); dekretua aldatu (7); dekretua aldatzeko (5); dekretua argitaratu (8); dekretua argitaratu zuen (5); dekretua atzera (3); dekretua bere (3); dekretua bertan (12); dekretua bertan behera (12); dekretua eta (6); dekretua etenda (3); dekretua eusko jaurlaritzak (3); dekretua ez (12); dekretua ez da (3); dekretua indarrean (3); dekretua izenpetu (3); dekretua kaleratu (4); dekretua onartu (24); dekretua onartu du (5); dekretua onartu zuen (12); dekretua sinatu (5); diru laguntzen dekretua (3); dituen dekretua (8); du dekretua (3); duen dekretua (17); duen dekretua onartu (5); egindako dekretua (4); emateko dekretua (5); errege dekretua (7); erregearen dekretua (3); eskolen dekretua (3); eta dekretua (6); foru dekretua (6); gobernuak dekretua (3); haur eskolen dekretua (3); jaurlaritzaren dekretua (3); laguntzen dekretua (3); lege dekretua (5); onartutako dekretua (5); ordainak emateko dekretua (3); osagarri gehigarrien dekretua (4); sortzeko dekretua (3); zen dekretua (3); zuen dekretua (9)

arautzeko dekretuaren (3); dekretuak dio (5); dekretuak ez (8); dekretuak ez du (3); dekretuak jasotzen (3); dekretuan esaten (3); dekretuan sartu (3); dekretuaren arabera (8); dekretuaren aurka (5); dekretuaren aurkako (3); dekretuaren bidez (6); dekretuaren edukia (4); dekretuaren edukia legez (3); dekretuaren inguruan (3); dekretuaren kontra (6); dekretuaren ondorioz (3); dekretuari buruz (3); dekretuari esker (4); dekretuen bidez (3); den dekretuak (3); du dekretuak (4); eta dekretuak (5); foru dekretuak (4); gobernadorearen dekretuak (3); gobernuaren dekretuak (4); jaurlaritzaren dekretuak (4); jaurlaritzaren dekretuaren (4); nafarroako gobernuaren dekretuak (4); onartutako dekretuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus