Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihi 1 iz zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, oso toki heze eta bustietan hazten dena (Juncus effusus etab.).

Azienden azpitarako baliagarri den horbel, garo, lasto, ihi eta beste. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 248. orr.

Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 124. orr.

Basa txakurren bizilekuetan belarra, kanabera eta ihia aterako dira. Elizen arteko biblia   Is 35,7

Baina gerora ihiak sortu ei ziren lur hartan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 131. orr.

East River ibaiko ihiak hego haizeak orrazten ditu. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 43. orr.

Nik badut ustea ihi meheek beren ahots apal hain gozo horiez xuxurlatzen dituzten historiak makurragoak direla oraindik olatuen urrumak kontatzen dituenak baino. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 92. orr.

Ihi xuxurlariez estalita dauden ibai ertzetan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 92. orr.

Sortzen al da kanabera paduratik kanpo, hazten ote ihia urik gabe? Elizen arteko biblia   Jb 8,11

Niloren adarrak agortzeraino jaitsiko dira, kanabera eta ihiak zimelduko. Elizen arteko biblia   Is 19,6

Burdina ihia bezalakoa da harentzat, brontzea egur ustela. Elizen arteko biblia   Jb 41,19

Ihien puntak baizik ez nituen ikusten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 95. orr.

Ihien malgutasunaz mugitzen diren zangoen gainean aurrera okertuta. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 170. orr.

Usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 177. orr.

Indietako eta Itsaso Gorriko itsasontzi ihiz egin batek hogei egunetan egiten zuen bidea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 32. orr.

Ihizko ontziak bezain arin. Elizen arteko biblia   Jb 9,26

Ihizko saskiak egin eta saldu egiten zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1066. orr.

2 (erkaketetan)

Abu ihia bezain luzea da, ira iharra baino iharragoa. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 111. orr.

Zure begiak txingarrak bezain distiratsuak dira, behatzak ihiak bezain luzeak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 81. orr.

Ihia baino meheagoa, sudur luze hezurtsu baten jabe, pikorrak nabari kokots aldean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 100. orr.

Zuhaitzak bezalakoak ziren gizonak, edo ihi bezalako emakumeak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 50. orr.

Udagoienean ihia bezain malgu. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 244. orr.

Haize zakar batek jotako ihi herbal batzuk baino dardartiago. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 198. orr.

Haren higiezintasuna gauza ederra da larritasunak ihi mengelaren gisa astintzen duen gure existentziaren aldean. Pako Aristi   «Note book» - 114. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ihi multzo garaixeago batzuk. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 93. orr.

Ihi ilara bakanei. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 31. orr.

Ihi zurtoinen gainean [lore] sortak eta sortak prestatzen ematen zuen egun guztia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 244. orr.

Gero, ardura infinituz, ihi pusketan finkatzen zituen haien zurtoin motzak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 245. orr.

Helgaren ihi-gorputza etorri zitzaidan gogora. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 258. orr.

Garo, ihi eta ira bilketa lanak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 353. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus