Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deliberazio (orobat deliberazione) 1 iz deliberoa, erabakia.

Deliberazio hartara iritsi omen ziren behintzat Estatuko espezialistarik adituenak, hainbat eta hainbat froga egin ondoren. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 135. orr.

Epaileak deliberazio hori aztertu eta berretsi edo ez egin beharko du orain. Berria - Mundua   2006-05-04

Xiberoko herri alkargoaren biltzarra egin da Atarratzen; 2003eko budjetaz gain euskararen aldeko deliberazione bat presentatu du herri alkargoako kultur batzordeak. Herria   2003-04-03

2 gogoan erabiltzea, pentsatzea.

Deliberazio etikoa jarduera praktikoaren esparruan gauzatzen da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 199. orr.

Grande Marlaska epaileak, deliberazio luze baten ondoren, espetxea saihesteko 400.000 euroko bermea jartzea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria   2006-03-11

3 (hitz elkartuetan)

Bill Clintonek Etxe Zuria utzi zuenean, bat baino gehiagok esan zuen Clinton bera zela erabaki ahalmen portzentaia minimo bat, deliberazio autonomia gutxieneko bat -ez gehiegi, ez gaitezen engaina- izan zuen AEBetako azken presidentea. Berria - Mundua   2004-10-23

Erretorika, grekeraz, jendaurreko hizketa adierazteko erabiltzen zen; alegia, deliberazio biltzarretan, auzitegietan eta Greziako hiri konstituzionaletan -batez ere Atenasen- horretarako propio araututako beste egokiera batzuetan erabiltzen zen artea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus