Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

delibero 1 iz erabakia.

-Errespetatzekoa duzu emazte horren deliberoa... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 105. orr.

Bai, badakit, neure segurtasuna ere tartean zegoen delibero hartan, baina horrek ez zuen zerikusirik izan telegrama ez bidaltzeko erabakian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 274. orr.

Preso joaiten ahalko zirenentzat, aldi huntako barka, hori izan da epaileen deliberoa. Herria   2005-11-03

Funtsean kontseilu bilkura horretako 26 deliberoetarik 23 aho batez onartuak izan dira. Herria   2002-09-19

Zuri obeditzeko delibero finkoan, zure hautuaren zain egon naiz begirunez etsia.   - 339. orr.

Artoizetik ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 55. orr.

Ez da, ordea, delibero erraza Fuentesentzat.Biarnoko hiriburuan ikasi zuen boteretsuek ez dituztela deliberoak goizetik gauera hartzen. Berria - Kirola   2006-01-26

Izerdi patsetan esnatu nintzen, eta bat-batean hartu nuen Marroren etxeordeko ganbaratxoa hobeto miatzeko deliberoa, ea aurreko txandan topatu ez nuena topatzen nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 47. orr.

Demokraziaren eta errepublikaren balioak arriskuan zeudela argudiatuta, Demoek bortxakeriarik eza aktiboaren filosofian oinarritutako ekintza ikusgarriak egiteko delibero sendoa hartu zuten. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 65. orr.

Horrek are gaitzago egiten zidan nire deliberoan egotea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 280. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sekula bere pentsa-ildo propioen ikertzeko delibero ahalmenik gabe. Itxaro Borda   «Hiruko» - 82. orr.

6etan, epaimahainaren delibero denboran, Galiziako dantzak, "Lembrazas gallegas" taldeak emanik. Herria   2003-08-14

3 erabakitasuna, erabakimena.

Ohiko kar erdi inkontzienteak emaiten didan deliberoarekin lotzen naiz Caminoari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 84. orr.

Rustikori ere galdetu behar nion zein iritzi zuen gai garrantzitsu honetaz, isilik baitzegoen, deliberoz barik lotsaz, nik uste, Trigeziorekiko bere adostasuna erakutsi zuen. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

delibero bat (7); delibero bat hartu (3); delibero hori (5); delibero horrekin (3); deliberoa eta (3); deliberoa hartu (14); deliberoa hartu du (4); deliberoa hartu zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus