Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

delicatessen 1 iz jaki fin eta hautak, denda berezietan eta eskuarki prestatuak saltzen direnak.

Nola egiten zitzaion orain higuingarri ordura arte itsu-itsuan irensten zuen delicatessen parerik gabea? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 63. orr.

Gozotegiek eta txarkuteriek, adiera zabalean, geroz eta litxarreria (bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere) gehiago ekoitziko dituzte, orduz kanpoko elikatze mugagabe horri erantzun oparoa emateko. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gabon gauaren bezpera da eta delicatessen-denda bihurtutako ardandegi zaharra jendez gainezka dago. ik deli. Euskadi eta Akitaniako delicatessen produktuen azoka. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 67. orr.

Delicatessen motako produktuen masifikazioaren lekuko izango gara. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 89. orr.

Sakela askorentzat zabalik dagoen delicatessen estilokoa. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 120. orr.

Helburu nagusia, haien hitzetan, «irudiaren mundura bideratutako erakusketa aretoa bilakatzea da, delicatessen formatuan». Berria - Kultura   2006-02-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus