Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

delizios (orobat delizius) izond atsegingarria, atsegintsua, gozatsua.

Munduko lorerik ederrenak zituzten ikusten, fruiturik deliziusenak zituzten jastatzen, soinu xoragarrienak zituzten entzuten... Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 28. orr.

Zeren Bigarren Begiekin loa kentzen zidan leku ilun bat ikusten bainuen: kobazulo likits bat, Lubisek eta Pantxok erakutsitako delizios haren kontrakoa, dena errainuz betea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 90. orr.

Alabaina, hastapeneko horditasunetik urrun zegoen, zeinetan, bere burua ametsen eta fantasia deliziosenen poderioan utzirik, maitatu izanaren atseginaz gozatu baitzuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 325. orr.

Ahogozo delizios eta leuna. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 120. orr.

Hain baitzen enegan sortzen zuen sentimendua gozoa eta deliziosa. Jostetan bezala, hatz hori harrapatzera egin nuen eta hark lehengora itzuli zuen, keinu herabe-uste delizios batekin. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus