Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demagogia iz herri xehearen grinak kilikatzen eta erabiltzen dituen politika-era.

Tirania, Oligarkia eta Demagogia eztabaidatu ondoan, hiru eredu nagusien batuketaren hautua egiten zuen Zizeronek. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 23. orr.

Berdintasun printzipioa identikotasun printzipio bihurtuz endekatu zenean, orduan sartu zen demagogia. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 171. orr.

Demagogiarik gabe baiezta daiteke agintariak izan zirela sarraskiak bultzatu zituztenak. Berria - Kultura   2006-02-28

Demagogiarik gabe, gehiegikeria barregarririk nahiz lilura gaixorik gabe. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 99. orr.

Ez zegoen janaririk, beraz demagogia behar zuten.   - 197. orr.

-Mesedez, Mikel, ez hasi demagogia merkeekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 62. orr.

Kultura sailburuak, aldiz, «demagogia» egitea egotzi zion Celaari. Berria - Kultura   2004-11-04

Confebasken ustez akordio hori "demagogia egitea da, zergak ordaintzen dituztenen diruarekin irrespontsablea eta ideologizatua den paktu bat finantzatzea". Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 140. orr.

Erraza da demagogia egitea, eta zaila, kontsekuentea izatea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 369. orr.

Raxoik ukatu egin zuen gaiaz demagogiaz hitz egin izana. Berria - Kirola   2004-11-04

Eskubideak ez dira demagogiaz gauzatzen, eta, are gutxiago, zozketak eginez gero. Berria - Harian   2005-02-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

demagogia egitea (5); demagogia egitea egotzi (3); demagogia eta (3); demagogiarik gabe (3); eta demagogia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus