Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

demagogo 1 izond herri xehea lausengatuz agintea eskuratu nahi duena.

Demagogoa, gaiztoa, kaltegilea, aberatsei gorroto eta pobreei maitasunik ez ziena zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 229. orr.

-Ez zaitez izan demagogoa, Henrik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 105. orr.

Dei nazazue demagogo, baina Madrilen, Alderdi Popularraren Genova kaleko egoitzatik hurbil, Orfila izeneko kale motzean, bi galeria eta beste bi Art Consulting daude. Berria - Kultura   2006-02-05

Esaterako, parlamentari eledun berriak bere egitekoan zelan moldatzen ziren ikustea: hitz bat edo bitan definitzearren, Aintzane Ezenarro txukun, Unai Ziarreta zurrun, Nekane Erauskin hieratiko, Maria San Gil demagogo, eta Jose Antonio Pastor diskretu baina sendo. Berria - Harian   2005-06-23

2 iz herri xehea lausengatuz agintea eskuratu nahi duen pertsona.

Halako demagogoak, okela jateak duen balioa ukatuz, arras haserretzen zuen jende diruduna... eta harakinak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 212. orr.

Kearney San Frantziskoko demagogo ospetsu bat izan zen, entzuleak hiriko orubeetan biltzen zituena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 217. orr.

Sarriegitan imitatzeko aukeraturiko aitzindariak ez dira buruzagi sortzaileak, ustiatzaile komertzialak edo demagogo politikoak baizik. politiko manipulatzaileek eta hedabideetako demagogo profesionalek ederki asko menderatzen dute langintza hori. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 434. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus