Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poetika 1 iz poesiaren arau eta hastapenenei buruzko tratatua.

Poetika, norberaren «begirada» hori, lan tresna bilakatu behar da.  Berria - Kultura   2004-08-20

Elocutioa da, beraz, poetikaren lekua osotasun erretorikoaren barruan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Epikaren poetika berri bat sortzeko ahalegina.  Berria - Kultura   2006-03-28

Ezinaren poetika.  Berria - Kultura   2006-04-18

Gerraren poetika.  Berria - Kultura   2006-02-21

Sentimentalkeria alde batera uzten duen lirika bat, edota bere literaturtasunaz kontziente den poetika bat.  Berria - Kultura   2004-05-13

Iruditeria eta kontzeptualtasunaren arteko oreka estilistikoa zen berak bilatzen zuen poetika.  Berria - Kultura   2004-03-21

Orixek apal itxurako eskaintza horrekin garbi utzi nahi baitu bien poetiken desberdintasuna: baten poetikak biotz-begietan du iturri; bestearenak barne-muinetan, espiritua iradokitzen duen toki definigaitz batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Maite Zulaikaren obra, Luis Mari Mujikaren poetikaz.  Berria - Kultura   2004-10-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Septentrio elaboratzen ari nintzen garaietan, Montreal eta Hendaiaren artean bizi nintzen garai haietan, geografia poetiko baten bila nenbilen, poetika berri baten bila. Urruti daude poetika goratsu baten edo hausnarketa sakon baten izenean eguneroko bizitzari bizkarra erakusten dion arte batetik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Badirudi euskaldunok ez dugula sinesmenik geron sen lirikoan eta poetika klasikoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

1967ko txapelketako finalean kantaturiko bertsoak ikertzerakoan, ustekabe mingotsa izan genuen, bertso guztiak, poetika testualaren ikuspuntutik, hutsak zirela konturatu ginenean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Poetika idatziaren ikuspegitik ezin esango dugu noski bikaina denik Uztapideren bertsoaren testua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 150. orr.

Ahozko poetika ere ez ote da, Homeroren epikari aplikatzen zaionean, Prokustoren ohe txikiaren tankerakoa?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 164. orr.

3 irud/hed

Eta legea indartsuenarena zen baina gu, biolentziaren poetika hartan, derrigorrezko galtzaile ziren indioekin identifikatzen ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.

Mugen poetika.  Herria   2003-07-10

Zapatismoa, eta bereziki Marcos komandanteordea, poetika berri horren adierazle garbia da, azken hamarkadan gertatu den fenomeno berritzaile eta erakargarrienetakoa, ezbairik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

1994az geroztik poetika iraultzaile berria dabil harat-hunat, mundu osoan, neoliberalismoaren zutabeak ikaratuz eta milioika gizakiren bihotzak hunkituz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Porrot hark guztiz aldatu zuen nire bizi-filosofia, nire munduikuskera, nire poetika artistikoa eta literarioa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gainerako guztiak beharrezko ez diren errepikapenak, alferreko azalpenak, ezeztapen eta erantzun ziztrin eta hutsalak maiz, erretorika eta poetika jokoak baino ez dira, irakurle oharkabea hitzik gabe uzteko eta inondik ere ez duten sakontasun filosofikoa agertzeko erabiliak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Poetika eta estetika liburuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poetika bat (4); poetika berri (7); poetika berri bat (5); poetika idatziaren (8); poetika idatziaren ikuspegitik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus