Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasle 1 iz ikastetxe batean edo irakasle batengandik eskolak edo irakaspenak hartzen dituena.

Ikasle gutxiago dago orain, eta irakasle gehiago. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 147. orr.

1.926 ikasle daude irakaskuntza katolikoan. Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Irakaskuntza publikoak 3.900 ikasle biltzen ditu, eta frantsesari eta euskarari oren kopuru bera eman kasu hoberenean. Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Ikasle bikaina eta egundoko irakaslea. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 175. orr.

Ikasle saiatua nintzen ni, lehen urtean behintzat. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 50. orr.

Ikasle askeak heziko dituen eredu baten alde. Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Nahiago zuela hura ikasle buruargia baino. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 372. orr.

Bordeleko ikasle euskaldunen etxera. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 92. orr.

Eta katedraletik ez urrun U.N.E.F ikasle ezkertiarren sindikatuaren egoitza. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 95. orr.

Ikasle unibertsitarioen usteak arakatu dituen azterketaren nondik norakoak azaldu zituen. Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Urte barru itunpeko sarearen ikastetxeek ikasle etorkinen %40 eskolatzea hartu du helburutzat. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Horrekin EHUk garbi utzi nahi izan du, ikasle presoek ez daukatela «inongo pribilegiorik». Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Hemezortzi urteko ikasle ez-diplomatuek soldadutzara joan behar zuten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 85. orr.

Ikasle kakaumez, irakasle koipetsuz eta era guztietako keinu lizunak egiten zizkiguten pailazoz inguraturik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 100. orr.

Irakasle heldu bat, bere andreaz aspertuta kutizia ero bat hartua bere ikasleetariko batekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 29. orr.

Otsailaren 6ko biltzar nagusian, 2.000 ikasle bildu ginen. Berria - Ekonomia   2006-03-18

Irakaskuntza bera aldatzea eta ikasle eta irakasleen funtzioak berregokitzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Zenbat ikasle matrikulatu diren kontuan hartu gabe. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 10. orr.

Ikasleak hartzeko eta hautatzeko bideak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 74. orr.

Ikasleak titulazio bati dagokion agiria eskuratzeko duen ikasgaien egitura. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 96. orr.

Ikasturte bakoitzean ikasleak gainditu beharko lituzkeen kredituen gutxieneko kopurua zehaztea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 109. orr.

Eskolan emaitza onak lortzea ikaslearen esku dago, ikastetxeak eta aukeratzen duen ereduak ez baitaukate eragin handirik. Berria - Harian   2005-03-22

Ikasleak lan akademikoak atontzeko behar dituen irizpideak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 17. orr.

2 (izenlagunekin)

A ereduko ikasle bakar batek ere ez daki euskaraz, azterketa horren arabera. Oxfordeko ikasle den garaian. Herria  

Letretako ikasle bat zen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 15. orr.

Jesuitetako ikasleen artean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 16. orr.

Karrerako azken kurtsoko ikaslea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

Teologiako ikasle eta lapurretan? Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 91. orr.

Behialako ikasleak pertsona helduak ziren ordurako, hogeietan aurrera edo oso aurrera zihoazen gizon eta emakumeak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 73. orr.

3 maisu edo gidari baten irakaspenak hartzen dituena. ik dizipulu.

Jonian, handik hurbil-hurbil, urte batzuk igaro zituen Talesen eta haren ikasle Anaximandroren ondoan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 110. orr.

Teofrastok, Aristotelesen ikasle batek, Lizeoa sortu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 147. orr.

Luzaroan iraun du ideia horrek, Ingres eta Ingresen ikasleak iritsi ziren arte, gutxienez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 83. orr.

Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek. Elizen arteko biblia   Jn 4,1

Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara. Elizen arteko biblia   Lk 10,1

Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik. Elizen arteko biblia   Eg 9,26

Hiri hartan berriona zabaldu eta ikasle asko egin ondoren, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren. Elizen arteko biblia   Eg 14,21

Frantziskoren ikasle pribilegiatu bihurtzen da Klara, bere adiskidearen pentsamenduaren eta Kristorenganako leialtasunaren partaide. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1167. orr.

Egileak bere ikasle R. Yosef ben R. Y-hudah-ri eginiko gutuna. 5952

Erosen ikasle abantailatua zen neurrian, harreman erotikoen hariak ehoteko abilezia aparta zuen Montsek. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 164. orr.

Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da. Elizen arteko biblia   Lk 6,40

Kristok bere ikasleak predikatzera bidaltzean esaten diena entzun zuen: alegia, ez eramateko urrerik, ez zilarrik, ez poltsarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez makilarik, ez oinetakorik, ezta soinekorik aldatzeko ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 508. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasle garaian, liluratuta nindukan Hipiasek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 202. orr.

Ikasle denboran ere ez zen buru bero haietarik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 129. orr.

Liburutegiko elkartze ustekabekoa: ikasle-giroko gertaera peto-petoa, alajaina! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 213. orr.

Ikasle-egoitza hartan mojek zeukatela etxeko ardura. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 152. orr.

Unibertsitateko ikasle txartela. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 91. orr.

Hamar bat kontrol igaro genituen gure ikasle-agiriekin. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 94. orr.

Hona hemen IAk zerrendatu dituen ikasle eskubideak: [...].Bigarrenik, ikasle mugimenduek erakutsi duten heldutasun maila azpimarratu nahi izan zuen. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Eurijasa noiz atertuko zain dagoen ikasle multzo baten erdian. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 29. orr.

Baina, ikasle-andanaren erdian sartuta, ihes egiten du hark. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 33. orr.

Ikasle elkarte batek antolatu 'ballroom dancing' dantzaldi batean. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 203. orr.

Eskolako patioan, ikasle taldeak ikasgela noiz zabalduko zain. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 25. orr.

Ikasle kopuruaren beherakada dela eta. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 102. orr.

Seigarren urteko ikasle-pila baten artean estututa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 162. orr.

Ikasle-bizimoduari agur esatea neukan pentsatuta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 21. orr.

Ez ginen ikasle-irakasleak, bi adiskide baizik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 318. orr.

Ikasle Abertzaleak taldeko kideek Villabonan antolatutako Ikasle Egunean. Berria - Euskal Herria   2004-11-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unibertsitateko janlekuan sarritan ikusten nuen medikuntza-ikasle bati galdetu nion. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 33. orr.

Eta ni kazetaritza ikaslea nintzen, ohiko ideiak ez zituena... Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 254. orr.

New Yorkeko Juilliard School-ek jazzaldiko bosgarren mintegia antolatuko du, musika ikasle orori zabalik. Berria - Kultura   2004-03-27

Hara biltzen ziren, halaber, Unibertsitateko filosofia ikasle eta irakasle asko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 64. orr.

Amarekin etorritako jostun ikasleak oihuka hasi ziren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 130. orr.

Gure amak josle-ikasle bat ere bazuen, Alice joslea. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 80. orr.

Bere garaiko zaletasun eta plazerak kutsatu zitzaizkion, eta "libertino-ikasle" saiatua izan zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 14. orr.

Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz, "omen" baten atzean babesturiko diletantismo-ikasleak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 95. orr.

· 5 (predikatu edo adizlagun gisa)

Adio, ikasle eder hori: zeren ikasle baitzaitut. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 268. orr.

Mutila ikasle zen Salamankan. oso historia arrunta dut; ikasle izan nintzen, gero maistra... Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 35. orr.

Ibarretxek ikasle zenean euskal historia zein euskara ikastea ezinezko izan zuela. Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Ikasle izandakoen elkarteko kide batek. Berria - Gaiak   2006-01-21

ik beherago 6. 29536

Juan Bautista zen mutikoa, eta aurki ikasle izango nuen Arrasaten. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 54. orr.

Ez baitakit non gertatu zen hori, susmoa daukat Groutxo Marx ikasle ibili zen eskola ez ote zen izango. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 194. orr.

Carlos Tadrid dut izena, / Madrilen ikasle nagoena. 5987

Ez zuen atsegin guraso mugleen haurrak ikasle hartzea, ez zirela fidagarriak uste baitzuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 129. orr.

6 ikasle ohi

Ez da hurbildu ikasle ohia agurtzera, nahiz eta emozio izpiren bat sentitu. Iban Zaldua   «Traizioak» - 112. orr.

Emakume gazteagoekin ditudan harremanetan, ikasle ohiekin batik bat, badago muga bat adinaren tartea gogorarazi eta deseroso sentiarazten nauena. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 84. orr.

Euskaltegietako zenbait irakaslek eta ikasle ohik hartu zuten parte. Berria - Euskal Herria   2006-03-15

-Angie O'Connor nauzu, zure ikasle ohia. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 110. orr.

· Haurrak han izango ziren nonbait, gertu -nire piano ikasle ohiren bat ere bai, tartean, lepoa egingo nuke-. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus