Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

printze (orobat printzipe g.er.) 1 iz erregeren seme nagusia; errege familiako kidea; printzerri bateko buruak hartzen duen izena.

Zer modu, ene printze Hamlet?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 85. orr.

Erresumaren armadak, printze Henrike gaztea eta lotinant jeneral Antonio Agaramont buru zituela, erreginarendako berreskuratuak zituen Nafarroa Behereko lurrak eta hiriak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Banku-billeteek Khovanski printzearen sinadura eraman ohi zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 336. orr.

Felipe eta Letizia printze-printzesak ere izan ziren batzarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Neustria eta Borgoniako leudeek printze gazte hau hautatu zuten errege.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

Odolez printze naizen arren, ogibidez zientzialari nauzue.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Nobleek eta printzeek bat egitean elizgizonek amore eman behar izan zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.

Printze batek, bere estatuan nagusi den erlijioa suntsitzea erabakitzen duenean, arrisku handia hartzen du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 149. orr.

Eredu prezeptorala, berriz, printzeen heziketarako erabili zen bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Errege, tirano eta printze zaharrek ere, hildakoan, beren guzizko jainkoei eskeintzen zien gibela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Gaur zinegotzi direnek bihar konde, markes edo printze izan nahiago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Beren semea, Carlos, Viana-ko printzea, ez da sekulan erregetuko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

PPk, aldiz, saria Espainiako printze-printzesei ematea proposatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Agintariek, ezin etsi eta, kapitain zaharraren adore-pizgarri, printze izendatuko zutela agindu zioten, Palermoko printze, sumendiaren ahotsa isiltzea lortzen bazuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zenbait dotrinaz blaitzen direnean, herritarrek uste dute zilegi zaiela Estatuari obedientzia ukatu eta printze gorenaren eta botere gorenaren aurka egitea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 120. orr.

Teobaldo, Teodebertoren semea, printze gazte, ahul eta gaixoa, jauregian geratu zen lehen erregea izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.

Entzun ditut ere Albert printze berriaren laudorioak, nola preparatua izana den, nola aitak moldatu duen.  Herria   2005-04-14

Don Cletok kaleko ikuskariekin gozatzen zuen; printze arrotz bat etortzea, politiko baten hiletak, sekulako gertaerak izaten ziren harentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Printze ospetsu batzuen eta beste gizon guztiz leialen ospeari eta ohoreari gaitzitu gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Francisco de Asís, Isabel II, Espainiako erregina bilakatu beharra zenaren senar eta printze kontsortea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Mariak ez zuen printze urdinik nahi.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Nasir al Dinek eman digu kalifaren eta printze mongolaren arteko azken elkartzearen berri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.

Loreak eta kabiarra eramaten nizkion etxera, nire irudiko printze erruso bati dagozkion bi opariak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

Aita Hiazinto Woroniecki, poloniar printze eta domingotar jakintsua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Arrats batez, Armeniako printze bihoztoi bat, gizaseme hile hori begi urdin lerden bat, arribatu zen gaztelura eta atera zitzaion enkontrura damaren mutila.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Eta halaxe gertatu zen printze ahaltsu eta boteretsu bat nekazari xumea bilakatu zela, bere herritik, bere maitearengandik urrun.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxea berrehun urte lehenago armadaren hornitzaile batek eraikia zen [...] gerora printze titulua bereganatu zuen batek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Sultanek printze kargua hartu zuen ekitaldi berean.  Berria - Harian   2005-08-04

Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea. antzinako printze-leinu batetik datorrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

4 irud/hed

Printze giristino guztiei eta haietarik bakoitzari, edozein elizaren ala herriren, Inperio, Erreinu edo beste karguren jabe direnei, zernahi izen izanik ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Berak Italian zehar ibili behar zuelako, Elizako printze baten konpainian, haren musika antolatzaile gisa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Kardinal hau Erromako kuriako beste printze eta handikien artean lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

"Jainkoaren printze" honi ez zitzaion ezertan antzematen nagusi kargua zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Jainkoaren, haren Ama Maria Birjinaren eta aingeru eta arimen printze den Mikel dohatsuaren ohoretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 631. orr.

Hitz hauek esan ondoren, ilunpeen printzeak hain ilunpe izugarrian sartu zuen anai Rufino, non [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.

5 kide lehena edo nagusia.

Ma'munek, Sinestunen Printzeak bultzatu nau horretara.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Hori bere egoera naturalagatik kexu balitz bezalakoa da; beste printzeen printze izan nahiko balu bezala.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.

Hemen, ohiko "Profeten Printzea" barik, "Jakintsuen Printzea" esaten zaio Moisesi.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Aleman batek eman zuen, azkenik, teoria horren lehenengo demostrazio osoa: Karl Friedrich Gaussek, "matematikarien printzeak".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Cocteauk "frantses literaturako printze beltza" deitu zion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Erdalduna baitzen euskal artearen printze gaindiezin hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asturiasko printze (4); benetako printze (3); bere printze (3); ene printze (9); erromako printze ustelaren (3); espainiako printze (3); galesko printze (3); krapotkin printze gaztea (4)

printze edo printzesa (3); printze eta jabea (4); printze gazte (7); printze gaztea (9); printze goihena (3); printze handi (4); printze handia (5); printze henrike (4); printze henrikek (3); printze henrikerekin (3); printze izan (4); printze izendapena (3); printze izendatu (4); printze jauna (3); printze printzesak (5); printze turkiarra (3); printze txikia (17); printze ustelaren (3); vianako printze (5)

aloiz printzea (4); aloiz sarajevoko printzea (3); asturiasko printzea (9); asturiasko printzea saria (4); bonaparte printzea (3); danimarkako printzea (3); dol amrotheko printzea (5); hamlet printzea (4); imrahil printzea (7); kopenhageko printzea (5); krapotkin printzea (4); palermoko printzea (4)

printzea ikusi (5)

rainier printzea (3); samarcandako printzea (3); sarajevoko printzea (5); sintrako printzea (5); thuleko printzea (4); trebizondako printzea (4); vianako printzea (45); vianako printzea erakundeak (6); vianako printzea erakundeko (4); vianako printzea saria (12); wolf printzea (3)

bonaparte printzeak (3); charles printzeak (3); gure printzeak (3); imrahil printzeak (3); krapotkin printzeak (6); palermoko printzeak (3); vianako printzeak (3)

bonaparte printzearen mapa (3); espainiako printzearen (9); espainiako printzearen ezkontzaren (3); hamlet printzearen (3); kieveko printzearen (3); krapotkin printzearen (3); orangeko printzearen (3); printzearen aurrean (3); printzearen ezkontzaren (3); printzearen gelan (3); vianako printzearen (7)

wolf printzeari (3)

nobleek eta printzeek (3)

printzeen eskubideak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus