Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasmaterial (orobat ikas(-)material) iz ikasteko liburu eta lanabesen multzoa.

Ikasliburuaren kontzeptua ikasmaterialarena baino murritzagoa da; hor sartuko lirateke erreferentziazko lanak, hiztegiak, entziklopediak, lan monografikoak eta bestelakoak. Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Ikasmaterialak sortzea ez da lan erraza. Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Ikas Pedagogi Zerbitzuen ikas-materialen aurkezpenean. Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Ikas-materialaren itzulpena. Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Irakasleek ikastaroak egiten dituzte, ikas material asko sortu da... Berria - Kultura   2006-04-22

Ikas-materiala prestatzen ari dira. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 102. orr.

Euskarazko ikasmaterial onenak eta berritzaileenak saritu ditu Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Ikasmaterial osagarririk onena: Zubia argitaletxearen Matematikako koadernoak 1.1, 1.2, 1.3 LMH. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus