Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikastetxe (orobat ikas etxe g.er.) 1 iz irakaskuntzan edozein mailatan, baina bereziki lehen mailan edo erdikoan, ari den etxea.

Legazpiko lasalletarren El Buen Pastor ikastetxea, orain ikastola den hori. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 18. orr.

DBHa Antiguako Jakintza ikastolan egiten duten gehienek Luberri ikastetxean egiten dute gero Batxilergoa. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 160. orr.

Ikastola bitan zatitu zenean partaidetza sozialeko ikastetxeen sarean jarraitzearen aldeko apustua egin zuten gurasoek omenaldia jasoko dutela. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ikastetxe batean izena emanda, beraz, ez lehen-hezkuntzako eskola batean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 304. orr.

Gerard Urrutia Ziburuko ikastetxeko lehendakariaren hitzak dira. Berria - Euskal Herria   2004-12-26

800 metrotara ikastetxe bat eta ikastola bat daude. Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Ikasleek aukera gutxi dituzte ikastetxe zein unibertsitateetako erabaki organoetan parte hartzeko. Berria - Harian   2005-09-29

Donostian, marianisten ikastetxean. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 173. orr.

Birjintasuna emakume txepelen txepelkeriatzat baitzuen, mojen ikastetxe batean ikasi zuen arren. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 162. orr.

Hamasei urte zituen, eta prestigio handiko ikastetxe batean estudiatzen zuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 126. orr.

Arte eszenikoen ikastetxe ofizialaren proiektua. Berria - Kultura   2004-03-27

Dena suntsitu, edo Arte Ilunetarako ikastetxe bihurtuko du. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 244. orr.

Eliza katolikoa denetan sartua zen, biziko sail guzietan, fraile eta serorek sekulako ikas etxeak bazituzten, lan haundia egiten baitzuten haur eta gazteak altxatzeko. Herria   2003-12-04

Bazen ikas etxe bat, Amerikanoek kudeatzen zutena. Herria   2002-10-03

Elur ekaitzak 29 ikastetxe itxiarazi zituen atzo. Berria - Harian   2005-01-27

ikastetxeko jantokian bazkaltzen ari ginela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 75. orr.

Ikastetxeetako lo-ganbarek hogei pertsona hartzen dituzte gehienez ere, eta begirale batek zorrotz zaintzen ditu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 38. orr.

Ikastetxeetako organo gorenek. Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Ikastetxeetatik bullying-a desagerrarazteko borrokan. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

ikastetxeko maisuek aipatu dutenez. Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Ikastetxeko lankideren batzuek ematen zidaten tarteka Monikaren berri Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 133. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tolosako Eskolapioen ikastetxe zaharra. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 9. orr.

Beti ikasi nuen ikastetxe erlijiosoetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 16. orr.

Hezkuntza Sailak ziklo hau ikastetxe publikoetan ere zabaltzeko konpromisoa hartu beharko luke. Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen eskaintza ezagutarazi. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Itunpeko ikastetxe pribatuek matrikulazioan. Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 37. orr.

UNED Bergarako Ikastetxe Elkartuan izango dira ikastortuak. Berria - Kultura   2004-09-15

Ikastetxe kristauen elkartea. Berria - Mundua   2004-11-04

Seaskak ikastetxe elebakarrek baino emaitza hobeak lortu ditu baxoan. Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien elkartea. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Semea edo alaba frantses edo ingeles ikastetxe batera bidaltzeak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 69. orr.

3 ikastetxe bateko kideen multzoa.

Zaletasun handia zegoen quidditcherako, eta, ohi bezala, ikastetxe osoa abiatu zen partida ikustera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 144. orr.

Baina batez ere Buckbeaken arazoak ematen zion Harryri kemena ikastetxe osoaren aurrean Malfoy menderatzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 245. orr.

Ziegetan Quirrell maisuaren eta zure artean gertaturikoa erabat sekretua da, eta, beraz, ikastetxe osoak daki, noski. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 267. orr.

Ikastetxe osoaren inplikazioa eta ikastetxearen eta familiaren arteko harremana. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikastetxe aldaketak kalte egin zion gero. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 50. orr.

Hezkuntza Saileko Ikastetxe zuzendariak. Berria - Harian   2006-02-08

Horrela, ikastetxe motaren arabera behintzat, ez litzateke irakasleen arteko bereizketarik egingo. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 101. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskola, moja-ikastetxe bat amak hala nahi zuelako, unibertso izugarri bat zen berarentzat. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 51. orr.

Garai batean moja-ikastetxeko zuzendariak gabonetako kantak kantarazten zizkigun. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 75. orr.

Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi Herri Ikastetxean. Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Batxilergoa lortzeko ikasketak jarraitu nahi zituelarik, lanbide ikastetxe batera bideratu nahi izan zuten. Berria - Harian   2006-04-13

Laborantxa ikastetxeko ikaslentzat logelak eginen dituzte. Herria   2004-04-15

Gau-bilera iskanbilatsu baten ondoren, bi-biek aho batez hartu zuten ni barne-ikastetxe batera bidaltzeko erabakia. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 45. orr.

Hainbat administrazio-ikastetxe sortu zituen, errusiarrak Mendebaldeko administrazio-metodo berrietara bultzatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

; basauriko ikastetxe (6); bigarren mailako ikastetxe (6); d ereduko ikastetxe (3); gipuzkoako ikastetxe (3); herri osoko ikastetxe (3); herriko ikastetxe (3); hiriko ikastetxe (4); ikastetxe arruntetara (3); ikastetxe asko (4); ikastetxe askotan (3); ikastetxe barruan (5); ikastetxe batean ikasi (3); ikastetxe batean irakasle (5); ikastetxe berri (4); ikastetxe berria (4); ikastetxe berriak (3); ikastetxe berrian (3); ikastetxe erlijiosoetan (4); ikastetxe inguruko (3); ikastetxe kristauen (4); ikastetxe kristauen elkartea (4); ikastetxe nagusian (5); ikastetxe pribatu (7); ikastetxe pribatuak (5); ikastetxe pribatuek (3); ikastetxe publiko (11); ikastetxe publikoa (4); ikastetxe publikoak (5); ikastetxe publikoan (3); ikastetxe publikoei (4); ikastetxe publikoek (3); ikastetxe publikoen (6); ikastetxe publikoetako (9); ikastetxe publikoetan (24); ikastetxea utzi (3); ikastetxez ikastetxe (4); mojen ikastetxe (5); mojen ikastetxe batean (4)

cardenal ilundain ikastetxean (4); elhuyar ikastetxean (3); goi mailako ikastetxeak (3); ikastetxeak eraikitzeko (4); ikastetxeak garbitzen (3); ikastetxean egon (4); ikastetxean izan (3); ikastetxean sartu (3); ikastetxean zehar (3); ikastetxearen azpian (4); ikastetxearen egoera (3); ikastetxearen inguruan (5); jean verdun ikastetxean (3); la salle ikastetxean (3); patxi larrainzar ikastetxeak (3); santa terexa ikastetxean (3)

bigarren hezkuntzako ikastetxeetako (5); bigarren mailako ikastetxeentzat (4); euskal herriko ikastetxeetan (4); gipuzkoako ikastetxeetan (12); ikastetxeen autonomia (6); ikastetxeen egunerokoan (3); ikastetxeetako arduradunek (3); ikastetxeetako ikasleek (7); ikastetxeetako zuzendari (3); ikastetxeetako zuzendariei (5); ikastetxeetako zuzendarien (11); ikastetxeetako zuzendarien elkarteak (6); ikastetxeetako zuzendaritzakideen elkarteak (3); ikastetxeetako zuzendaritzakideen elkarteko (3); ikastetxeetan eta fakultateetan (3); ikastetxeetatik kanpo (4); lehen hezkuntzako ikastetxeetako (3); lehen hezkuntzako ikastetxeetan (3); nafarroako ikastetxeetako zuzendaritzakideen (6)

ikastetxeko burrasoen (3); ikastetxeko ikasle (6); ikastetxeko ikasleen (3); ikastetxeko irakasle (3); ikastetxeko jantokian (3); ikastetxeko kideek (4); ikastetxeko lagun (3); ikastetxeko patioan (4); ikastetxeko zuzendari (6); ikastetxeko zuzendaria (7); ikastetxeko zuzendariak (7); ikastetxera eraman (3); ikastetxera etorri (3); ikastetxera itzuli (3); ikastetxera itzultzeko (4); ikastetxera joan (3); ikastetxera joateko (4); ikastetxera sartu (4); ikastetxerako bidean (3); ikastetxetik atera (3); ikastetxetik bota (5); ikastetxetik kanpo (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus