Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaztegi iz ikatza gordetzen den tokia edo biltegia.

Ikaztegia etxepe batean zegoen, Madonna del Mare elizatik hurbil. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 221. orr.

Ezkaratzeko ikaztegian zati batzuk zakura sartzen hasi eta ukitu nuen pistolaren metala. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 127. orr.

Labearen albora heldu, ikaztegira makurtu eta ikatz artean haztamuka hartu nuen pistola. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 132. orr.

Begiratu bat, lehendabizi sukaldeari, gero aitaren bulegoari, eta handik ikaztegira, Muxiri ataka zabaltzeko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 141. orr.

Bere lagun batek ikaztegia zeukan, nonbait, portu inguruko sotoetako batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 219. orr.

Hor hartuko nuen nik parte, ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela esan baitzidan Angelok. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 219. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 223. orr.

Ikaztegiko langileek nire kontrola nola hartuko zuten beldurrez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 220. orr.

Mutikoak garbitegitik ikaztegiko ate irekira eraman zuen atzeraka Gales Hegalaria. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus