Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerketaburu (orobat ikerketa buru) iz ikerlan baten buru den pertsona.

Mikel Noval ELAko ikerketaburuak kritikatu zuen langabezia gutxi jaitsi dela, eta %8ko tasa ez dela gainditu. Berria - Ekonomia   2004-07-17

«Esperimentu honek erakusten du posible dela ernalketa galarazten duen gizonentzako txerto itzulgarri bat diseinatzea», esan du Michael O'Rand Ipar Karolinako Unibertsitateko zientzialariak eta ikerketaburuak. Berria - Gaiak   2004-11-14

Ezer ez dakitela onartu zuen atzo Steve Squyres AEBetako Espazio Agentziaren Propultsio Laborategiko ikerketa buruak. Berria - Gaiak   2004-01-22

Horretan Israelgo Armadako Inteligentzia Zerbitzuetako Ikerketa buru Yossi Kuperwaserrek argi esan du hilketak ondorio latzak eragin ditzakeela epe laburrera. Berria - Mundua   2004-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus