Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

denda [3267 agerraldi, 217 liburu eta 465 artikulutan; Egungo testuen corpusean 74.903 agerraldi] 1 iz jendaurreko salmentarako etxe edo lekua. ik saltegi; saltoki.

Alde batera denda bat, kafe etxe bat eta ogi labe bat zituen, eta bestera bazar bat eta beste denda bat. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 17. orr.

Hango eraikinei josi zien begirakunea: okindegia, Kirxaren kafea, osaba Kamilen denda, bizartegia, bazarra eta Raduan Husainiren etxea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 260. orr.

Altzari-saltzailea, Colón de Larreategin Versalles denda daukana. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 42. orr.

Liskar bat izan nian dendako nagusiarekin. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 63. orr.

Dendako enplegatu guztien uniformea janzten zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 323. orr.

-Ez naiz hemen geratuko; bezeroak ditut dendan.   - 215. orr.

Arropa zuriko denda batean saltzaile moduan lan eginez ateratzen zuen bizimodua. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 129. orr.

Erabilitako liburuen denda bat zen, nahas-mahasez mukuru betea eta gaizki antolatua. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 10. orr.

Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 235. orr.

Carmarthenen erosi ditiat, bigarren eskuko denda batean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 25. orr.

Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, [...]. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 16. orr.

Zapatari judu baten denda bisitatuko diagu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 48. orr.

Hantxe zabaldu zuten berandu gabe denda, lokala eskuratu eta hiru bat hilabetera. Merkataria denda zabaltzen ari zen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 65. orr.

Denda txiki bat ireki zuen Glasnevin Roaden. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 246. orr.

Denda guztiak irekita zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 52. orr.

Taberna itxi eta kirol-denda bat jarri beharko diagu... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 131. orr.

Bada ez, ez da albiste, denda txiki baten irekiera (edo itxiera) albiste ez den bezala. Pako Aristi   «Note book» - 34. orr.

denda bikain bat zuzentzen genuen, badiotsuet, eta irabazi politak ematen zizkigun, gainera. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 33. orr.

-Denda hutsik egon arte itxaroteko agindu dit. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Andre gaztearen ametsetan, denda moderno argitsu bat ageri zen, etxe dotoreetako aretoak bezain aberatsa, bere erakusleihoko beiren araztasuna kale zabal bateko espaloian erakusten zuena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 84. orr.

International Stores denda handiko goiko leihoan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 180. orr.

Baiona Ttipiko denda itxietako erakusleihoek itzultzen zidaten irudiari erreparatu nion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 29. orr.

Batelak alokatzen zituen egurrezko denda txiki bat. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 52. orr.

Herriko edo auzoko denda txiki edo koxkorra: jenero gutxi baina klase askotako (ogia, opilak, lekaleak, laboreak, hestekiren bat, latak, etc.) eta marka bakarreko produktuak, ordutegi askea, prezio bizi edo oso biziak, [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 119. orr.

Horien ordez, self sistemaz funtzionatzen duten denda eskergak eta fast food txarra saltzen duten establezimenduak indartuz doaz. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 119. orr.

Grand Avenueko denda famatuetan ez ezik, ustekabean eta aspaldiko partez, eliza batean ere sartu naiz, San Patrick katedralean hain zuzen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 43. orr.

Patata frijituen italiar denda tentatzailearen ondotik igaroz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 182. orr.

Jende ilarak ikusi nituen garraiobideen zain, jende ilarak denda hutsen aurrean zain.   - 128. orr.

Denda haustu eta zikinak beste izaera bat hartzen du norbaiten bisita espero duzunean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 236. orr.

Malagako Auzitegiaren aginduz, 100 gimnasio, denda dietetiko bat, eta bost etxebizitza arakatu zituzten atzo. Berria - Gaiak   2004-07-16

Portuko denda hippyan erositako poster handi bat. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 71. orr.

Gero eta luzeagoak ziren kale pobreen lerro argituak, banan-banan desagertzen ziren denda keinukariak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 226. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

Erru guztia denda-lapur horrena duk. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Rambuteau kalearen izkinan, nobedade denda handiaren apal hutsen artean, enplegatu batzuk zeuden zutik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 52. orr.

Aurrealdean, liburu-denda eta garajea zeuzkan, patio batera ematen zuen korridore batek bereiziak.   - 15. orr.

Nekatuta zegoen liburu-dendako lanaldi luzeagatik.   - 122. orr.

Musika eta irrati denda erakargarria, ondo atondua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 401. orr.

Argazkia turistentzako souvenir denda batean egin genuen Sausalitoko kale estu batean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 45. orr.

Horretan XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 196. orr.

"Odxela" izeneko moda-denda txiki bat zeukan Artekale-ko muturrean. Txillardegi   «Labartzari agur» - 116. orr.

Montorgueil eta Montmartre kaleetan ere baziren janari denda eder-ederrak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 257. orr.

Gabon gauaren bezpera da eta delicatessen-denda bihurtutako ardandegi zaharra jendez gainezka dago. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 67. orr.

Vienan kafe-etxeak bezala Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago [...] Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 188. orr.

Hantxe, galtzadaren erdian, urdaitegi denda handi eder bat erakutsi zion begi bazterrez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 62. orr.

Hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 299. orr.

Quai de la Mégisserieko txori-denda handienetariko batean sartu zen Max.   - 74. orr.

Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

Giltzarrapo bat erosi nuen kinkila denda batean. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 47. orr.

Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 69. orr.

Las Vegasen tatuaje denda batera sartu zen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 284. orr.

Biharamunean, bahitura denda batera eraman nuen kondesaren besokoa. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 57. orr.

Kanpotik edozein grocery, edozein denetariko-denda bezalakoa zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 95. orr.

· Goizean telebistako Bosgarren Kateari edo Tele-Dendari begira egoten nintzen (Tele-Denda deiturikoan egunero badira gauza harrigarriak), Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 30. orr.

5 ehunez, larruz... estaltzen den zuraje batez egindako etxola modukoa, leku batetik bestera eraman daitekena.

Ezin konta ahala dendak, larruz, feltroz edo zeta oihalez eginak, dirdai egiten zuten eguzki printzen argitan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 254. orr.

Bi mila tatariarrek zituzten han beren dendak ordena egokian jarriak, eta zaindari anitz zebilen erne inguruan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 203. orr.

Kirgiz ibiltarien leinu handiko tribu zenbaitek [...] Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 176. orr.

Ilundu arte ibili ondoren, Tigris ibai ondoan jarri zuten denda gaua igarotzeko. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 114. orr.

Harith beduinoa eta bere emazte Nafisa batetik bestera ibiltzen ziren basamortuan zehar, eta leku jakinetan baino ez zuten kokatzen denda: gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 101. orr.

6 kanpadenda.

Itxuraz, Cho Oyu gailurra jo zuen urriaren 13an (8.201 metro), eta beherantza zihoala, ekaitz batek harrapatu eta 7.800 metrora zegoen denda batean sartu zen. Berria - Kirola   2004-10-19

Kanpinera iritsi bezain laster, motxila dendan utzi, arropa garbia hartu, eta dutxa hartzera joan naiz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 209. orr.

Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 88. orr.

Lau mila denda, hamar mila manta, botikak eta hainbat tona elikagai bidali zituzten kanpalekuetara astelehenean bertan. Berria - Mundua   2006-02-15

Handik 50 metrora Gatumbako gunea ikusi genuen, shetingak kiskalita (NBEko Errefuxiatuak Laguntzeko Agentziak egindako denda inprobisatuak) eta NBEren jeepez josita. Berria - Mundua   2004-08-17

7 jostunaren edo zernahi eskulangileren lantegia.

Eta "Xangrenekua" espartingilearen denda pasata, Plaza Zaharrean sartu nintzen. Txillardegi   «Putzu» - 34. orr.

Hartarako, larrugin-denda bat non bilatuko hasi zen. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 21. orr.

Joan da Pernando zapata-dendara, hartu du hauspo handi bat eta sartu du barruan larruak ondu eta gero geratzen den azal hori, ikaragarrizko kiratsa duena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 141. orr.

8 barazki denda (orobat barazkidenda) eskuarki barazkiak saltzen diren denda.

Hirian barneratu zen eta azkenik, barazki denda baten aurrean eseria, agure bat ikusi zuen. 16893

Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei. 16894

Budek denda eta saltoki askotako erakusleihoetan pausatu zuen begirada: janaridendak, ikuztegi txinatarrak, jatetxeak, loradendak, barazkidendak, jostundegiak, gozotegiak. 16895

8a denda-aurre (19 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan; Egungo testuen corpusean 64 agerraldi; orobat dendaurre 5 agerraldi 3 liburutan; Egungo testuen corpusean 4 agerraldi)

Ongi gogoan dut dendaurre baten kristalean islatua ikusi nuela: bezperako jertse grisarekin, urduritasuna igarri-igarrian, burua edonora jiratuz. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 159. orr.

Denda aurrean paratutako eserlekuan mugitzen da, pazientziarik gabe, armatuta dago. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 183. orr.

Ordu berean, Gamaliel Villalpandoren ama, Inés andrea, bere semearen denda aurrean karrika eskobatzen ari zela, han iritsi zen, eta ate itxi gabetik barrura sartu, Abundio Martínez. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 157. orr.

Eta gertatu zen Adjib, nahi gabe, bere aitaren denda aurretik igaro zela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 50. orr.

Dendaurretako kristalak ispilu gisa erabiltzen nituenean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 248. orr.

· Jaki-denda aurre guztietan (eta ez gurean bakarrik) usain berezi eta bitxiak egon ohi ziren. Txillardegi   «Putzu» - 47. orr.

Afaltzeko ezer ez duela gogoratu eta kale bukaerako janari-denda aurrean gelditu da. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 51. orr.

9 denda-jabe (orobat dendajabe g.er.)

Lasai, motellak, baretu zituen denda jabeak; azken bolada honetan negozioa baxu antzean dabil. Jon Alonso   «Euskal karma» - 44. orr.

Karriketako denda-jabeek biharamunerako ezertxo ere espero ez balute bezala, leku guztietan aurkitu uste nuen nik zahar kutsu bera. Txillardegi   «Putzu» - 297. orr.

Eskuarki hauek guztiok lurjabeak, merkatariak eta dendajabeak dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 57. orr.

Denda-jabeari esandakoa errepikatu diot epaileari, damu itxura muturreraino eramanik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 92. orr.

10 denda-leiho (orobat dendaleiho)

Denda-leihotik pasatzen zen bakoitzean, eskerrak ematen zizkion nagusiari, isilpean.   - 28. orr.

Bakan joan ohi ginen elkarrekin hiriburura, amatxokumeen gauza iruditzen zitzaien, jantzi turista izozki hondartza, dendaleihoak ikusten ibiltzearekin identifikatzen zuten hango espaloiak zapaltzea. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 165. orr.

11 denda-oste ik dendaoste.
12 denda-zulo (orobat dendazulo)

Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian, eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 17. orr.

Osaba Kamil bere dendazuloaren barnean zegoen, aulkian loak hartua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 110. orr.

Bisita labur bat besterik ez zioten egiten etxe zahar kulunkarien beste etxadiari [...], erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 257. orr.

13 kanpa-denda ik kanpadenda.
14 kanpin denda (43 agerraldi, 12 liburu eta 16 artikulutan; Egungo testuen corpusean 445 agerraldi; orobat kanpindenda 9 agerraldi, 5 liburutan; Egungo testuen corpusean 17 agerraldi) kanpadenda.

Zelaitxo batean zeukaten jarrita kanpin-denda. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 18. orr.

Argazki nagusian, gazteak euritan kanpin denda artean Etxarri Aranatzen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 167. orr.

Kaltetuek agerian igaro dute gaua, kanpin dendarik ez zutelako. Behin baino gehiagotan, Josefinak eraman behar izan dik kanpin-dendaraino, ezin xutik egon-eta. Berria - Mundua   2006-04-02

Kanpindendaren kanpoaldean zigarro bat erdibana erretzen ari ziren bi soldaduetako batek. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 121. orr.

· Praketako poltsikoetan bilatu nuen... eta zerrikume hark egundoko kanpin-denda zeukan jadanik! Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 134. orr.

Halako batean esnatu, goxo-goxo gorputza eta... egundoko kanpin-dendarekin esnatu, canadiense familiar horietakoa bai, gutxienez. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 46. orr.

15 oihal denda1 oihalez eginiko denda.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan [...] alta eman zidaten arte. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 122. orr.

16 oihal denda2 oihalak saltzen diren denda.

Oihal-denda baten jabe zen merkataria, eta ardi-mozketa bere aurrean egin zezaten nahi izaten zuen, faltsifikazioak saihestearren-edo. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 18. orr.

Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 9. orr.

Izen berri kristaua hartuta, kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 17. orr.

-Zatozte, zatozte! -zioen, gizalegezko keinu nabarmenak eginez, saltzaile batek oihal-denda baten aurrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 503. orr.

Oihal-denda izandako elizaren portxean eserita, pixka bat edanda eta zeregin handirik gabe, gai zen gauza horietan pentsatzeko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 299. orr.

17 paper denda (orobat paperdenda) papera, idazteko gauzak eta kidekoak saltzen den denda. ik papertegi.

Enparantzaren bestaldeko paper-dendan, hainbat koaderno erakutsi zioten. 16896

Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. 16897

Arratsalde batean Barchini zaharra iritsi zen apaizetxera, herriko paperdendaren jabea, alegia. 16898

Amonak bilduak zituen liburuxka hartu nian, paper denda batera jaitsi ninduan eta osorik fotokopiatu nian. 16899

Egindako lanaz harro, inprimatu eta paper denda bateko faxez igorriko zuen Alberdi jaunaren erredakziora. 16900

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzari denda (10); argazki denda (3); arma denda (3); arropa denda (24); arropa denda batean (4); auzoko denda (8); baina denda (3); bere denda (6); beren denda (3); beste denda (5); bi denda (3); bitxi denda (8); bitxi denda bat (3); da denda (6); dagoen denda (3)

denda aldera (4); denda asko (5); denda askotan (4); denda atzera (3); denda aurrean (11); denda aurretik (5); denda barnean (4); denda barneko (3); denda barruan (17); denda barrura (5); denda bat (83); denda bat dago (4); denda bat ireki (4); denda bat jarri (8); denda bat zabaldu (5); denda bat zeukan (6); denda batean egiten (9); denda batean erosi (3); denda batean sartu (6); denda baten aurrean (5); denda baten bila (3); denda baten jabe (3); denda batera eraman (3); denda batera joan (4); denda batera sartu (6); denda berri (5); denda berria (5); denda dotore (6); denda erdi (3); denda erosi (3); denda espezializatuetan (4); denda eta taberna (9); denda gehienak itxita (6); denda guztia (3); denda guztiak (5); denda guztietako (3); denda guztietan (6); denda handi (14); denda handi batean (3); denda handian (3); denda handien (3); denda ireki (8); denda irekiko (3); denda irekita (3); denda itxi (25); denda itxi ondoren (4); denda itxita (8); denda izan (3); denda izango (3); denda jarri (7); denda kendu (3); denda on (4); denda ostean (4); denda osteko (3); denda saldu (5); denda txiki (28); denda txiki bat (10); denda txikia (6); denda txikiak (6); denda txikian (3); denda zabaldu (8); denda zabalik (4); denda zahar (3); denda zeukan (3); dendarik denda (6); dendaz denda (15); dendaz denda ibili (4)

disko denda (4); fnac denda (4); gauzen denda (4); harryren denda (3); herriko denda (5); hestebete denda (3); hire liburu denda (3); inguruko denda (4); izeneko denda (4); jaki denda (4); janari denda (21); janari denda bateko (3); jantzi denda (7); jarri dituzte denda (3); kaleko denda (6); kaleko denda batean (3); kanpin denda (18); kirol denda (13); kirol denda bat (6); liburu denda (127); liburu denda bat (16); liburu denda batean (9); liburu denda itxita (3); liburu denda on (3); liburu denda txiki (3); liburuen denda (3); lurrin denda (11); moda denda (3); musika denda (3); oihal denda (8); paper denda (3); salgaien denda (3); saltzen dituen denda (4); saltzen zituen denda (6); saltzen zituzten denda (3); sonbrailu denda (3); tabako denda (10); tabako denda bat (3); taberna eta denda (3); txori denda (3); zaharkin denda (4); zaharren denda (3); zapata denda (6)

arropa dendak (5); dendak eta eskolak (4); dendak ikustera (3); dendak itxi (6); dendak itxirik (3); dendak itxirik zeuden (3); dendak jaiegunetan (3); kanpin dendak (13); liburu dendak (13)

bere dendako atean (3); dendako andreak (3); dendako atarian (4); dendako atea (5); dendako atean (9); dendako atearen (4); dendako atetik (3); dendako bazter (3); dendako diru kutxaren (4); dendako emakumeak (3); dendako erakusleihoan (4); dendako erakusleihoari (3); dendako erakusleihoari begira (3); dendako jabea (3); dendako jabeak (5); dendako kristala (3); dendako nagusiak (4); dendako neskameak (3); janari dendako (10); kirol dendako (4); liburu dendako (26); lurrin dendako (8); roma dendako (5); tabako dendako (10)

andrearen dendan (3); beiraki dendan (3); dendan egin (3); dendan egindako (3); dendan erosi (3); dendan erositako (6); dendan erosten (3); dendan esnatu (3); dendan ikusi (3); dendan jarraitzen (3); dendan lan egiten (5); dendan lanean (4); dendan sartu (29); dendan sartu zen (8); dendan sartzen (5); dendan utzi (5); dendan zegoen (4); fnac dendan (3); janari dendan (9); kanpin dendan (3); liburu dendan (35); liburu dendan erositako (3); licores bravos dendan (3); lurrin dendan (4); mattin dendan (5); oihal dendan (3); osabaren dendan (3); saltzaile baten dendan (3); sartu zen dendan (4); sartu ziren dendan (3); tabako dendan (7); txori dendan (3); zapata dendan (8)

dendara eraman (3); dendara erretiratu (3); dendara etorri (3); dendara iritsi (3); dendara itzuli (6); dendara jaitsi (7); dendara joan (32); dendara joan zen (5); dendara joango (3); dendara joateko (5); dendara joaten (7); dendara sartu (23); dendara sartu zen (4); dendarako bidean (3); liburu dendara (19); liburu dendara sartu (5); lurrin dendara (4); rakelen dendara (5); tabako dendara (7); txori dendara (3); zapata dendara (4)

auzoan zuen dendaren (3); dendaren aitzinean (3); dendaren atzealdean (10); dendaren atzealdeko (5); dendaren atzealdera (4); dendaren atzeko (3); dendaren aurrean (21); dendaren aurretik (6); dendaren aurretik igarotzen (3); dendaren barruan (7); dendaren gainean (5); dendaren gainean bizi (3); dendaren gaineko (3); dendaren jabea (5); dendaren jabeak (5); dendaren kanpoaldean (6); dendaren kargu (5); dendaren ondoan (3); dendarik denda (6); liburu dendaren (22); liburu dendaren aurrean (3); liburu dendarik (3); roma dendaren (5)

arropa denden (3); dendatik alde egin (4); dendatik atera (8); dendatik atera zenean (3); dendatik ateratzen (3); dendatik desagertu (3); dendatik irten (16); dendatik irten zen (6); dendatik irteten (4); dendatik irteten ikusi (3); dendatik irteterakoan (3); dendatik joan (3); dendatik kanpora (4); dendaz denda ibili (4); dendei tiro egin (3); denden artetik (3); denden aurretik (3); denden urteko fakturazioaren (3); irten zen dendatik (4); liburu dendatik (6); liburu dendaz (4); liburu dendek (5); liburu denden (15)

dendetako ateak (3); dendetako erakusleihoak (5); janari dendetako (3)

altxatutako dendetan (3); arropa dendetara (3); dendetan aurki (4); dendetan erosi (3); dendetan salgai (4); dendetan saltzen (4); dendetan sartzen (4); dendetara eraman (3); dendetara joaten (4); iritsiko da dendetara (4); liburu dendetan (27); liburu dendetan salgai (3); liburu dendetara (12); ohiko dendetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus