Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dendatxo iz denda txikia.

Orain urte batzuk, bigarren eskuko liburuen dendatxo batean nenbilela, nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 9. orr.

Sindikatuak debekaturik zeuden, eta langileak jantokian bazkaltzera behartu zituen, eta baita kontsumorako ondasun guztiak fabrikako dendatxoan erostera, prezio izugarri altuetan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 102. orr.

Nahiago nuke oihal zurizko lanak egiteko dendatxo bat eduki eta lanean jarraitu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 266. orr.

Dogubayaziteko dendatxo batera eraman nau pasaportearen fotokopia pare bat egitera. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 54. orr.

Tratuan aritu naiz merkatariekin dendatxorik dendatxo, presarik gabe, opari txiki ugari erosiz senide eta lagunentzat. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 177. orr.

Beheko solairuan bada musika dendatxo bat, eta hor abangoardiako lanak, jazza eta halakoak saltzen dituzte. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 305. orr.

Brighton Beach-en liburu dendatxo bat daukan judu bat, Isaac Bergstein, oso adiskide dut. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus