Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dendrita 1 iz neuronaren protoplasmaren hedadura adarkatua.

Dendrita izeneko zelulek minutu gutxian erantzuten diote kanpotik etorritako birusen erasoari. Berria - Gaiak   2004-08-31

Identifikatu ostean, erasoaren aztarnak nodulu-linfatikoraino eramaten ditu dendritak. Berria - Gaiak   2004-08-31

Axoia hainbat adarretan banatzen da bere azken muturrean, eta adar horietatik transmititzen da seinalea ondoko neuronetara, zelularen atal nagusiaren inguruko dendriten bitartez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 225. orr.

Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 222. orr.

Behin sinapsia gainditu eta gero, azetilkolinak dendritaren zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du eta horrenbestez beste nerbio-bulkada bat sortzen; nerbio-bulkada horrek ere beste sinapsi bat topatu arteko bidea egingo du, eta berriz hasiko da prozesua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 226. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dendrita zelulek zaintzaile lana betetzen dute; organismo arrotzak identifikatu eta erne jartzen dituzte beste zelulak. Berria - Gaiak   2004-08-31

Diesel motorrek sortutako kedar partikulek dendrita zelulei kalte egiten diela frogatu baitute. Berria - Gaiak   2004-08-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus