Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikertze iz aztertzea, arakatzea, miratzea; jakintzari edo zientziari dagozkion aurkikundeak egiteko aztertzea. ik ikerketa; ikerkuntza.

Zer dela eta zalantzan jarriko dugu egiaren ikertze hutsak zoriontsu egin dezakeela bizitza? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 36. orr.

Estilo estrategikoan ikertze bat esaten zaion hori egiten ari nintzen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 209. orr.

Xuxen zer egin behar den eta zonbat gostako den, ikertze bat manatua izan da. Herria   2001-09-27

Hilarri horietaz ainitz ikertze balios egin da. Herria   2005-02-24

Berrikitan akulatu ikertze baten arabera, [...] gutienetik 150 miliun jende badira mundu zabalean beren herritik urrun joanak lan zerbaiten menturan. Herria   2002-10-10

Goi mailako zer ikasketa eta ikertze behar diren hautatu oraidanik, kontratu hori bururatu baino lehen. Herria   2001-09-13

Oraindik ere ikertze aldian daude material horiek. Berria - Gaiak   2004-10-28

Pinochet jenerala gauza da epaiketa bat jasateko; etapa guztiekin, hala nola ikertze deklarazioak eta lekukoen aurrez aurrekoak. Berria - Mundua   2004-12-14

Horrela agindu zidaten agentzian, bazegoelako tartean beste ikertze-lan larriago bat. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 90. orr.

Filosofoaren eta teologoaren ikertze bizitza osora hedatzen den ikuspegi zabal honetatik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 14. orr.

Baldin eta aurrerantzean ere oinarrizko ikertze-ahaleginari eusten bazaio. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 196. orr.

Italian ere bi gizon edo bi emazteren arteko ezkontza legea (homo) galdatzen baitzuten zenbaitek, iritzi ikertze edo sondaia batek erakutsi du garbiki ez direla batere hortarik ari italiarrak. Herria   2004-11-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus