Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tunika 1 iz grekoen eta erromatarren soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zutena; antzinako tunikaren gisako jantzia.

Batek txanoa tunikatik banandu eta eskale bati eman zion; beste batek tunikaren besoa ebaki eta eman egin zuen, eta beste batzuek tunikaren beste atalen bat ematen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.

Aaronentzat eta beronen semeentzat tunikak egin zituzten liho finez ehunduak.  Elizen arteko biblia   Ir 39,27

Har iezadazu oihal hau; sei tunika egiteko ematen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.

-Ene jauna, arren, erantzi zure soinekoa eta durbantea, eta jantzi tunika hau, eta ipini belo hau buru gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 242. orr.

Erdian, zutik, gerriko batek hertsitzen zuen zeta zuri fineko tunika batez jantzia, gizon gazte bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Erlijio-bizitza hasi zuenetik hil zen arte, tunika, gerriko soka eta barruko galtzekin aberats, pozik bizi izan zen beste ezer gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Hik ere edozein kontakizun asmatuko duk, tunika bat eta estalki bat irabaztearren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 101. orr.

Hire nagusia itzultzen bada, tunika eta soinganekoa emango dizkidak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.

Gero tunika eta kapirotea jantzi eta kalabozo hartatik atera nintzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Zirzek tunika bat jantzi zidan; berak ere hala egin zuen, urrezko gerrikoaz loturik, eta buruan zapi bat ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.

Tunika berehala erantzi zuen, biluzik geratuz, eta bihotzez eman zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Oihalaz, berriz, ehorzteko jarri zioten tunika egin zuten anaiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 721. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gela jendetsu batera ematen zuen ate batean Cassandra Wilkins topatu zuten tunika greko bat jantzirik. Zuk, seme, jantzi ezazu nire tunikarik dotoreena, eta hartu urrezko ukaraikoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 458. orr.

Lur biluziak hartzen zuen haren gorputz biluzia, tunika mehe bat baino tartean ez zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Tunika zarpail eta latz batekin pozik zen arren, hau ere askotan behartsuren batekin banatu nahi zuen. Azken-azken Ahmed bera zihoan, tunika urdin bat jantzirik burutik oinetaraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Ateko Zaindariek tunika beltzak eta itxura arraroko kasketak zeramatzaten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Lihozko tunika eta lihozko galtzak jantzirik.  Elizen arteko biblia   Lb 6,3

Ez dute erabiltzen larruzko jantzirik, ez lihozko ehunik, ilezko tunika kaputxadunak bakarrik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Agian gure azpiko tunikaz ere jabetu nahi dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Agian gure gaineko tunikaz jabetu nahi dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Emakumeentzako jaka motzak, gaueko tunika bat, bi ezkontza soineko, mahukarik gabeko soineko ugari, eta baita artilezko eta satenezko berokiak ere.  Berria - Kultura   2004-07-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frankotan tunika-atal bat anaia bati hartzen zion eta beste atala beste bati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 600. orr.

Hotzaren hotzez ur jelatuzko izotz-kandelak egin zaizkit tunika-barrenetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.

Tunika-barrena urratu eta eman egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hil-tunika zakuki latzez estaltzea eskatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Apaiz-tunika liho finez bordatua egingo duzu, eta buru-zapia ere liho finezkoa izango da.  Elizen arteko biblia   Ir 28,39

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus