Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txolin 1 iz kaskarina, ergela; hitzontzia.

Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion Rasputini, emakumeak gehienak: gorteko dama txolinak, burgesiako emakume handinahiak, erlijioaren beharrean zeuden arima desorekatuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.

Alabak -bi emakume txolin eta itsusi- irrikaz ari ziren jaten bisitariek eramandako gozopilak, beste ezeri jaramonik egin gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Etxeko alaba txolin eta apetatsuak ere beren jantzi eta bitxiez gain beste zerbaitez arduratu beharrean geratu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Peru eta Marixerena zela esan ziguten baserritarrek, hainbeste ipuin gatzgaberen iturri izan diren senar-emazte txolinena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Erabat liluratu zuen gortearen inguru-minguruan ibili ohi zen jende txolin eta kaskarina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Gogorrak dira bai, egoskorrak eta txolinak benetan espainiar hauek, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.

Txolin samarra izaki, bere edertasuna jauregietako luxuzko aretoetan festarik festa luzitzea baino ez omen zuen helburu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 160. orr.

Ardi txolinaren modura zabiltza, bata esan eta bestea esan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 144. orr.

Txolina alaena, zu ere bai.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

2 (gauzei buruz)

Mari Karmen ia sinetsia dago bera gauzaki txolin, zentzugabe eta gauzaeza dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Nano Zuriak barre txolina egin zuen herabeti, eskua ilera eramanez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Baina bere kezka eta gustuetatik hain urrun zegoen giro txolin hura arbuiatu, eta nahiago izan zuen garai hartan Frantzia zen artearen eta kulturaren eremu abantailatsura itzuli.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Egia honetaz jabetzeko, aski da gure gurasoen sinismen txolinera lotuta jarraitzen duten pertsona apurrei begirada bat botatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Isilik ezin egon eta, neuk ere ez dakit nondik eta nola sortutako burutazio txolin eta bat-batekoari bideak zabalduz, esan diot: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 10. orr.

Kontu txolin buru-buztanik gabeak!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Donostiako neska tuntun-txolin bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 29. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Hiru gehi bat, lau! -bota zuen Albertek, txolin samar-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 206. orr.

5 txolin-txolin adlag

Harekin azaltzen denean, edo txolin txolin egoten da, edo mutu arraio, oraingo honetan bezala.     «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus