Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharkaezin (orobat zeharka ezin) izond ezin zeharkatuzkoa.

Atea zen gakoa, harresi zeharkaezin eta garai haren gune ahula.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Amildegi zeharkaezinaren aurrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 193. orr.

Euskarak (euskal hitzak zuzen ebakitzea, besterik ez) sasi arte zarratu, itsu, zeharkaezin izaten segitzen du. Gure ipuinekin zer ikusirik ez zuen testu labur bat bidali zuen, eta liburuaren erdian txertatu zuten, gure bi ipuin-bildumen arteko ibai zeharkaezin legez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.

Alferrikoa da era honetako legeak jartzea, zeren eta oztopo gaindiezinek edo itsaso zeharkaezinek ez badute lortu lurralde bi elkarrengandik bereiztea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Edozein makinak, zioen, limite zeharkaezina dauka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus