Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirri 1 iz norbait ukitzea atsegin hartzeko edo emateko.

Laztanak, musuak, miazkatzeak eta zirriak alde sentsuala eta sexuala dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Laztantzen, hazka egiten, masajeak ematen, musukatzen, miazkatzen, zirriak egiten...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Atari zabal honek ez dauka itxura txarrik eta hor barruko txoko ilun batean zirri batzuk egin genitzake.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 76. orr.

Orduan, gainera, beti zituzten musuak, eta gainerako zirriak, bestelako buruhausteez arduratzen ibili beharrik gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Hor dabiltza gero, estu eta larri, irriak, zirriak eta musuak baino ez dituztelarik bidelagun.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Berotuta geratu nintzen haren zirriekin, eta nahiago izan nuen gustora masturbatu, Luisa eta Antoniorekin telebista ikusi baino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Ikutuidazu potxotxa, ikusiko duzu nola poztuko den zure zirriekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

Aspaldiko egunik ederrenak pasa ditu, lasai eta gustura sumatzen baitzuen andrea, ezkongaietan edo ezkonberritan bezala, txantxarako beti gertu, edozein erokeriatarako prest, baita igurtzi eta zirri kontuetarako ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

-Ba horixe, zirri batzuk, sexu apur bat... txortan edo.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 25. orr.

Komeni da elkarri ipurmamietatik heltzea eta batak besteari ipurtzuloan zirriak eta kili-kiliak egitea, lizunkeriaren osagarri beharrezkoak baitira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Bahiako gizon batek blusaren azpitik zirri egin, eta biharamunean mundu guztiak baitzekien.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 43. orr.

Aukera nuen guztian zirri egiten nion Marki eta, igogailuan biak bakarrik igotzen ginenean, musu bat ematen nion bizkor mingaina eztarriraino sartuta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Baina emakume zuriek ez diete beltzei zirri egiten uzten, emakume dezenteek behinik behin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 64. orr.

Bai, niri ukituka eta zirri eginez barre-algara batean hasten zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Larru jotze garbiraino ez beste zera guziak jo litezke zirritzat, baina, ez da hori kuixidadea, errealitate zakarra baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

2 (izenondoekin)

Franko berotzen zen zirri trakets haiekin, aldiro nolako psikologia nuen jakiteko helburua zuten ukitu haiekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Postura honetan esku-eskura ditut zuen ipurdi biak, Eugenirenari zirri xamurrak egingo dizkiot, haren lagun ederrarena miazkatzen dudan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

Kontatu zidan bada berak birjintasunari eusten ziola, baina, gainerakoan, gauza pila egiten zutela, zirri xinple pila besterik ez, egia esateko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Zirri batzuk egiteko, zirri galantak, baina zirriak besterik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Sentitzen nuen hatz punttetan ziriaren dardara urdina, zirri lizuna.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.

3 (adizlagun gisa)

Andretan ibiliak ziren, lehenengoetan irri eta zirri, gero zirri eta ziri, eta azkenean eder-eder joka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 131. orr.

4 zirri-barra

Mozartekin hasi ziren, Milan Laukoteari ekinez, eta berehala, portuko zarata eta zirri-barrara ohituriko jendea,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bati zirri egin (3); zirri batzuk (7); zirri egin (10); zirri egin ziolakoan (3); zirri egiten (4); zirriak egitea (3); zirriak egiteko (3); zirriak egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus