Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deretxo 1 iz ipar zuzenbidea. ik dretxo.

Gu Eusko Armadan sartu ginenean, Paueko unibertsitatera joan zena deretxoa ikastera. Itxaro Borda   «Hiruko» - 57. orr.

Zinezko entziklopedia zelako fama zuen ala teologia, ala filosofia, ala literatura, ala musika, ala deretxo zibil eta Elizako deretxoan. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 55. orr.

Ez baitzen eliza deretxoan aditu haietarik, baimenik gabe esposatu zen bere kusiarekin. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 103. orr.

Eusko Ikaskuntzak bere gain hartuak ditu aurten Maite Lafourcade deretxoko irakasleak segurtatzen dituen kurtsoak euskal eskubideetaz. Herria   2003-03-20

Franck Moderne Sorbonako deretxo erakasle ezagutuari eskatuko dio txosten bat. Herria   2004-02-12

Uztaritzeko seminarioan egin zituen bigarren mailako ikasketak eta gero Bordeleko Unibertsitatean ekonomia eta deretxo sailekoak. Herria   2004-12-23

2 eskubidea.

Bere semea gizondua dela jakiteko deretxoa badu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 52. orr.

Ez ote zuen bizimolde normalago baten eramateko deretxorik? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 290. orr.

-Ez dago deretxorik -trumilka eta bultzaka sartzen da bulegoan-, ez dago deretxorik; nork aldatu dizkit joan den asteko liburu komentarioak, nor izan da kabroi hori...? Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 152. orr.

Bainan alare, ez dago deretxorik koñak botilla ustuta gero egin genduna egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus