Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskapen 1 iz ikuskatzea.

Ilaran jarrita egiten genuen bizarra, lerrokatuta jaten genuen, eta errenkadan izaten ziren ikuskapenak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 110. orr.

Lurruna presio handian irten zen, 200 graduko tenperaturan, eta ohiko ikuskapen bat egiten ari ziren hamaika behargin harrapatu zituen. Berria - Gaiak   2004-08-10

Natur baliabideen ikuskapen, antolamendu eta banaketa bidezkoa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 130. orr.

Eta leihatilak eta ateak hermetikoki itxita zeuden, ongiegi itxita egon ere, pentsatu nuen nire kabutan ikuskapen zehatz-mehatz baten ondoren. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 31. orr.

Gure trepetak garbitu, martxa-lerroan gora eta behera ibili, ikuskapenetara agertu behin eta berriro. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 140. orr.

Eskumen gehiago eduki eta ikuskapenak kontrolatu. Berria - Ekonomia   2004-05-12

Jaun ahalguztiduna ikuskapena egiten ari zaio borrokara doan gudarosteari. Elizen arteko biblia   Is 13,4

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziaren ikuskapenarekin abiatuko dutela programa zehaztu zuten agintariek. Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendariari. Herria  

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igande goiz batean, ikuskapen-saioa izan genuen armen plazan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 116. orr.

Espainiako Armada, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta RENFEko laginleak aritu ziren ikuskapen lanak egiten, besteak beste, 45 helikopteroren, txakurren eta auto blindatuen laguntzarekin. Berria - Mundua   2004-04-03

Legebiltzarraren neurria egokia den aztertuko du ikuskapen talde batek. Berria - Mundua   2004-09-22

Prekarietatea eta benetako ikuskapen falta dira eraikuntzan etengabe gertatzen diren lan istripu hilgarrien eragile nagusi. Berria - Ekonomia   2006-01-14

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresetan hiru ikuskapen mota egiten zituzten orain arte. 7438

Hezkuntza ikuskapen egoitza baten aurkako erasoa. Berria - Mundua   2004-10-16

Barne Ikuskapen Zerbitzuen Bulegoko arduradun nagusi Dileep Nairren ustezko kutunkeria kasuaren ikerketa itxi izanak eragin zuen sindikatuaren mozioa. Berria - Mundua   2004-11-21

Aireko Ikuskapen Artxiboko zuzendari Allan Williamsek azaldu duenez. Berria - Kultura   2004-01-20

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hango ospitaleetan egiten dituzte begi ikuskapen guztiak. Berria - Gaiak   2004-06-15

Bigarren boto ikuskapenaren inguruan zituzten zalantzak azaltzeko eta iruzurra egiaztatuko luketen «frogak» aurkezteko. Berria - Mundua   2004-08-20

Kudeaketaren kontu ikuskapena ere egin beharko litzateke. Berria - Kirola   2004-09-08

Kremlinek 2000. urtean egindako zerga-ikuskapena baliatu zuen neurria hartzeko. Berria - Mundua   2004-04-18

Langileen formakuntza bultzatu, hazkuntza ekonomikoaren oinarriak aldatu, kausalitate printzipioa indartu eta Lan Ikuskapena sendotuko dituela ziurtatu du. Berria - Ekonomia   2004-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikuskapenerako informazio(9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus