Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deribazio 1 iz eratortzea.

Lan horretan tipoen logika aurkezten dute, eta zenbait printzipio logikoren deribazio matematikoak, zehazki, aritmetikoak, azaltzen dituzte. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 140. orr.

Haren Volksgeistak ere [...] Herrien Psikologiatik ematen du eratorria, edo hobeto, haren deribazioen deribazio edo garapen paralelo frantses eta ingelesen batzuetatik deribatua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 83. orr.

Enuntziatu nagusietan oinarritutako deribazio hau ezin da nahastu axiometan oinarritutako dedukzio batekin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 168. orr.

Ahalezko ordena ezberdin hauek atribuzioaren, artikulazioaren, izendapenaren eta deribazioaren teorietan beha daitezkeen mendetasun harremanek mugarritzen dituzte. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 71. orr.

Beraz, suposatzen du bere eraldaketetan, bere segidako sailetan, bere deribazioetan, enuntziatuen arloak ez diola obeditzen kontzientziaren denboratasunari bere beharrezko eredua bailitzan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 141. orr.

Gogoratzea komeni da teoria batek azalpen maila ezberdinak (oinarriak eta metodologiak), teorien bitarteko aspektuak, euron deribazioak eta aplikazioak dauzkala beti. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arkeologiak horrela diskurtso baten deribazio-zuhaitza osa dezake -eta hau da bere gai nagusienetako-. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 168. orr.

3 desbideratzea, adarra.

Plastikozko deribazioak ekarri zuen arazo horrentzako konponbidea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 249. orr.

Odola ez da gatzatzen, eta nahi denean ireki daiteke deribazioa gaixoa makinara konektatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 249. orr.

Gerta daiteke bi edo hiru urteren buruan deribazioa infektatzea, eta, orduan, beste besora edo izter batera aldatzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 249. orr.

4 matematikan, deribatua kalkulatzea.

Deribazioari dagokion zeregina da hori.   - 363. orr.

Eragiketa bihurtu zen deribazioa, mota berri bateko eragiketa, zenbakiekin ez, baizik kurbei lotutatuko kantitate aldakorrekin aritzen zena.   - 367. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus