Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusketa 1 iz ikustea.

Bideo ikusketak, erakusketak, txotxongiloak, jokoak, margolanak... molde desberdin horien bidez dira haurren eskubideak oroitaraziak izan. Herria   2002-11-28

2 ikuskatzea.

Erregeak agindutako arma-ikusketa biharamunean egingo da. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 55. orr.

Bihar goizean Edorasera abiatuko nauk, Markako tropen ikusketarako. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 73. orr.

Lizardiren alargunak, gerra-ostean guardia zibilek maiztasun handiz egiten zituzten ikusketen beldur, poetaren liburu, koaderno eta paper zahar gehienak bota omen zituen Tolosako ibaira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 220. orr.

Teheranek Arma Nuklearrak ez Ugaltzeko ituna bortxatzen arituko litzateke, IAEAk 'ikusketak egin behar ditugu' esango balu eta sartzen utziko ez balieke. Berria - Mundua   2004-03-14

AEBetako Armadako paraxutistek aurreko egunetan base militarraren inguruan egindako ikusketetan hainbat arma biltegi aurkitu zituztela jakinarazi zuen atzo koronelak. Berria - Mundua   2004-01-18

Bikandiren arabera, ikastetxe publikoetako egoera gero eta okerragoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren ikuskatzaileen ondorioek ez dute beti benetako egoera adierazten, garbitzaileek gutxieneko zerbitzuak bete berritan joan izan baitira ikusketak egitera. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus