Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuspen 1 iz ikustea, begien bidez hautematea.

Gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 201. orr.

Margolan baten ikuspena batez ere eragile sozio-ideologikoek determinatzen dutenez, [...]. Bi ikuspen-modu horiekin, irudikapen-artearen muturreko bi joera edo polo lortzen zituen Hildebrandek: polo optikoa, urrutiko ikuspenari dagokiona […]; beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona. artearen bilakaera […] "ukimenezko" ikuspenaren eta "ikusmenezko" ikuspenaren eraginaren arabera gertatu dela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 176. orr.

Tenpluko pronaoaren ikuspena ez galarazteko. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2190. orr.

Bere egiturak, anfiteatro natural batean eserita, ikuspen ezin hobea ahalbidetzen du harmailetako leku guztietatik. Berria - Kirola   2004-07-24

Ikuspen orokor bat izan dezagun, historiako bide larrienak eta garrantzitsuenak azpimarratuz. Herria   2004-10-07

2 (hitz elkartuetan)

Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 43. orr.

Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia, pertsonaien inguruan maizenik. Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 148. orr.

· Irudikapena zentratzea eta giza ikuspenarekin berdintzea 1800 inguruko pinturaren ezaugarriak dira batez ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 203. orr.

Espazio-ikuspena askoz ere jarduera konplexuagoa dela berehalaxe aztertu behar dugun erretinaren "argazkia" baino. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 39. orr.

Berpizkundeko humanismoak definitu zuen ispilu-ikuspenaren kode hura. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 171. orr.

3 begien edo gogoaren aurrean agertzen den ikuskizun naturaz gaindikoa.

Orduan Abraham profeziazko ikuspen eta goi arnasazko egoera jasoan aurkitzen zelako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 63. orr.

"Israelgo semeen artetik hautatuak" deituriko hirurogeita hamar zaharren ikuspenaz ari da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 242. orr.

Eta gau-ikuspenez Jainkoak dei egin zion Israeli, zioela: Jakob, Jakob! Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 75. orr.

Moisesek Sinai mendian izan zuen Jainkoaren ikuspenaren kontakizun biblikoa. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 3. orr.

Mistikoa, azken finean, eta profeta: pixka bat itxoinez gero paradisuaren ikuspenak ikusiko omen nituen haren bonbillekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 120. orr.

Zeruaren ikuspenak, nik jazz-musika aditzean izaten nituen ikuspen txiki zarpail haiek duda izpirik gabe. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 130. orr.

Uhin bereziak, ikuspenak ekarrarazten dituzten horiek. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 130. orr.

Galdu egiten naiz oroitzapen urrun-urrunean, ikuspen batzuk beste batzuekin nahasten ditut, gauza miragarri batzuk beste batzuekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 133. orr.

Lehen hitzaurrea irudipena da, tokia ikusiz; hemen izango da irudi-ikuspenez ikustea sinagogak, landetxeak eta gazteluak, non Kristo gure jaunak predikatzen zuen. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 81. orr.

Zuhaitz eder eta txit garai bat ikusi zuela goi-ikuspenez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1035. orr.

4 alegiazko irudia, norbeararen irudimenean sortua.

Nazkarekin batera, ikuspen bat izan nuen: koltxoi hura, nolabait esateko, ustelduta zegoen, eta zizare, har edo dena delako haren pareko milaka eta milaka izakik hartzen zioten barrena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 233. orr.

-Ikuspenez betetzen ditu basamortuak gizakien bihotzak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 142. orr.

Konta iezaiezu hona inguratzen ari diren gerlarien ikuspen hori. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 145. orr.

Ispiluaren aurrean janzten ari nintzelarik, bermatu beharra izan nuen zorabiatzen ari nintzela sentituta: ikuspen bat izan nuen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 52. orr.

Errealitateak ordea, dutxa hotz berezi horrek, nire ikuspenetik esnatu ninduen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 55. orr.

Pontitoren "ikuspenak" egunez hasi zitzaizkion etortzen, orduan; zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 166. orr.

Ikuspen bortitz hark eragindako barne-asaldura pixka bat baretu zitzaionean. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 16. orr.

Ezabatu egin zen ikuspena; geroztikako izu-ikarak, ordea, iraun egin zion Ruche jaunari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 68. orr.

Edozein unetan etor dakizkioke halako ikuspenak: jan-edanean nahiz paseatzen zein dutxatzen ari denean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 166. orr.

Ikuspen fantastiko bat izan banu baino ere harrituago eta urduriago geratu naiz Hura geldi-geldi zegoen, ikuspen batek sorgindurik baleuka bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 325. orr.

Hura ikuspena baldin bazen, ni hemen zurekin eserita egotea ere ikuspena da. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 85. orr.

5 ikusten den gauza, ikuskizuna.

Petrusek badu ikuspen bat etorkizunari buruz, eta Lucy bezalako jendeak ez du tokirik ikuspen horretan. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 157. orr.

Kaleetako ikuspenak, bestalde, nardatu egiten ninduen. Txillardegi   «Putzu» - 289. orr.

Tristea zen ikuspen hura aurrean izatea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 27. orr.

6 ikus-eremua.

Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita, bidea hain zen estua eta ikuspen laburrekoa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus