Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuspuntu (orobat ikuspundu g.er.) 1 iz zerbait ikusten den puntua, zerbaiti begiratzen zaion puntua. ik ikuspegi 5.

Lepoa luzatuz [...] azkenean atxemaiten dut ikuspuntu egokiena, hormaren kontra altxatua den ohe gainera igan eta handik ene soa doa zuzenago leihatilaren artekatik teilatu izkinara. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 47. orr.

Zenbait margolan bi egileek ikuspuntu berberetik eginak dira. Berria - Kultura   2006-03-01

Bihotza, pentsamendua eta begiak ikuspuntu berean jarri, munduari begiratu eta ikusten saiatzen da argazkilaria. Berria - Kultura   2004-04-17

2 (objektu abstraktuez)

Ez da gauza erraza ikuspuntu horiek guztiak metodologia orokor beraren mendean sartzea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 90. orr.

Hartu zuten bizi-moldearen estutasunetik euren ikus-puntuak zabaltzen saiatzen ziren, gazteegi itxi zituzten ate batzuk irekitzen. Pako Aristi   «Note book» - 106. orr.

Egoera, premia eta ikuspuntu berriek, Frantziskoren irudiaren berrinterpretatzea ekarri zuten ezinbestean, Ordenaren norabide berrien ikuspuntutik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 47. orr.

-Arazoa beste ikuspuntu batetik ikus dezakezu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 108. orr.

Ikuspuntu horretatik begiratuz gero, unibertsitateak ez du parekorik gizartean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 40. orr.

Ikuspuntu horretatik begiratuta, ezagutza ez da norabide bakarreko prozesua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 80. orr.

Bai artistaren ikuspuntutik, bai ikuslearenetik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 260. orr.

Antropologiaren ikuspuntu hutsetik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 11. orr.

Jekaterinburg, ikuspuntu geografikotik, Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 169. orr.

Gizarte prekapitalistetan, antolamendu ekonomikoaren ikuspuntutik, ekonomia ez zen alor beregaina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Bi ikuspuntuen -sinkronikoaren eta diakronikoaren- arteko aurkakotasuna erabatekoa da eta ez du hautsi-mautsirik onartzen. 8097

Sexualitatearen inguruko ikuspuntu platonikoa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 260. orr.

Oso ikuspuntu desberdinetatik aztertu izan da langabezia ekonomian. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 112. orr.

Ikuspuntu metodologikoa aldatzearekin batera, prozedura taxonomikoek hizkuntzaren ikerkuntzari jartzen zizkioten oztopoak kenduz joan ziren. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 14. orr.

Azken afaria: apostolu bakoitzaren aurpegia gertatzen ari denari buruzko ikuspuntu narratzaile bat da. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 72. orr.

Hori horrela gertatu zen; ulertu beharra dago halako herriaz ari direla; hau da ikuspuntu zuzena! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 275. orr.

Zorrotzegia zen horretarako, ikuspuntu estukoa, politikak eta botereak beharrezko duten malgutasunik gabea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 222. orr.

Pablo Aldazek, hala ere, ez zuen ikuspuntu ezkorra agertu nahi izan, eta oro har Nafarroako jendeak ez duela erretzen nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Ez duk nire ikuspuntu berekoa zertan izanik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 12. orr.

Arrazoizkoa iruditzen zait ikuspuntu hori. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 201. orr.

Den-dena okerreko ikuspuntu batetik ikusten duzu, gazte maitea. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 81. orr.

Konprenitzen zuten nik beste ikuspuntu bat defenditzea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ikuspuntu kontua da, bat(zuk) aukeratzea beste bat(zuk) baztertzea dakarrelako nahitaez. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 203. orr.

Beharbada distantzia eta ikuspuntu kontua zen mito bihurtzeko gaitasuna; distantzia-tamainen arteko proportzio kontua. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 165. orr.

Nik aurrera eta atzera egiten ditudan saltoak eta narratzaileraren ikuspuntu-desplazamenduak ez dira estetika hutsa. Berria - Kultura   2006-02-19

· Hauteskunde ikuspuntu batetik. Berria - Harian   2006-03-25

Berak dituen jokolari, zuzendari eta idazle ikuspunduak txirikordatuz, gaiari buruz dituen gogoetak ekarriko dizkigu. Herria   2005-02-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus