Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desagerpen [108 agerraldi, 29 liburu eta 55 artikulutan; Egungo testuen corpusean 2.852 agerraldi] 1 iz desagertzea. ik desagerketa. (pertsonak)

Poliziarengandik, Rosarioren desagerpena ikertzeko promesa baizik ez nuen erdietsi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 334. orr.

Garaterekin Parlamentu ondoko taberna batean egiten nuen topo gehienetan, eta bertan argitu zidan zuen desagerpenaren misterioa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 294. orr.

Eta euren betiko desagerpenaz konturatu ere ez gara egingo. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 192. orr.

18.000 erkideren desagerpenaren errudun dela aitortu berri du berak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 63. orr.

Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 72. orr.

Atxiloketak, desagerpenak eta giza eskubideen urraketa ohikoak dira erakundearen arabera. Berria - Mundua   2004-09-21

2 (gauzak)

Arabako erremolatxa azukrearen desagerpena ekarriko duen erreforma onartu zuen atzo Europako Batzordeak. Berria - Ekonomia   2004-07-15

Nik ere hauteman ahal izan dut hor uniforme aleman baten berehalako desagerpen edo agerpena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 75. orr.

Trenbide zaharraren desagerpenarekin libre geratuko diren lurrak kudeatzeko modua. Berria - Harian   2006-02-21

-Agenden desagerpenak zer pentsatua eman dik noski. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 223. orr.

Positibotasun baten desagerpenak eta beste baten azaleratzeak biltzen du zenbait transformazio mota ezberdin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 196. orr.

Globalizazioaren fenomenoak bere izatean bertan dauka enpresen naziotasunaren desagerpenaren ernamuina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 81. orr.

Ez dakigu, hala ere, horrek bikote iraunkorren desagerpena ekarriko duen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 284. orr.

Ala liluraren desagerpena da bizitzaren gainbeherari hasiera ematen diona? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desagerpena da (3); desagerpenak eta (3); desagerpenaren berri (5); etaren desagerpena (3); metaken desagerpenak (3); zuen desagerpenaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus