Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desaktibatu, desaktiba, desaktibatzen da/du ad indargabetu.

Hemisferio hori berriro aktibatu eta bestea desaktibatu zitzaienean, ordea, atzera dena hasieratik ikasi behar izan zuten arratoiek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 263. orr.

Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 114. orr.

Hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 57. orr.

Noizbait, hala ere, ETAren su-etenak "Beste" nagusi horietako bat desaktibatu digu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 47. orr.

Bide batez, irmotasun itxura erakutsi du PSOEk, eta PPren mezua desaktibatu du, neurri batean: ERCren menpe ez dagoela agertu du, PPk horixe leporatu arren; ez dagoela prest independentistekin etengabeko eztabaidan egoteko. Berria - Harian   2006-01-24

Euskal presoentzako Guantanamorekin amesten dute, horrela nahi gaituztelako: bizirik ez, hilik baizik, eta horrela ezin bada, damututa, beldurtuta, desaktibatuta. Berria - Euskal Herria   2004-02-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desaktibatu du (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus