Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desarautu, desarau(tu), desarautzen du ad arauak ezabatu.

Eta lehia horrek lasterketa bat ekarri du, nork lehenago desarautu, pribatizatu eta zergak jaitsi, eta horrek guztiak auzitan jarri ditu keynestar garaitik zetozen gizarte-konpromisoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 165. orr.

Langabezia izugarri hazi da Mendebaldeko Europan, orobat hazi da pobretasuna Atlantikoaren bi aldeetan, finantzak mundu industrializatu osoan desarautu dira eta diru-egongaiztasuna zabaldu da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 179. orr.

Finantzen berrikuntza kateatu hau ez zen inola ere gertatuko, baldin finantza-merkatuak bata bestearen ondoren desarautu ez balira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 91. orr.

Enpresen deslokalizazioa, lan merkatua desarautzea eta ongizate estatua desegitea ez da globalizazioaren ulerkera bakarra. Berria - Euskal Herria   2004-10-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus