Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilbehera iz Ilargiaren beheraldia, ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia; ilbeheraren erdiko eguna, ilargiaren erdia argiturik dagoena.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 46. orr.

Ilbeherako bakeak eta orekak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 8. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 263. orr.

Eta ilargiak? ilgora ala ilbehera? oiloa noiz lokatzen den kontu: arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 103. orr.

Hau dena dakart ilgora-ilbehera ohiko horien uhinen mende bizi garela denok gogoratzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 67. orr.

Ilbeherarekin gaiztotzen bada eguraldia [...].Ez dago gogoratu behar handirik, ilargiaren eraginak geurean zenbat zabalduta dauden jabetzeko, hala ilbeherarenak nola ilgorakoak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 113. orr.

Zura egiteko mementu beretik abiatzen zen baserritar gurea: Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 113. orr.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 72. orr.

Biek zeukaten Ilbeheraren irudi bana bizkarra baino goraxeago. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus