Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ildaska (orobat ildaxka; Hiztegi Batuan ildaska agertzen da) 1 iz Goldeak lurrean egiten edo urratzen duen ildoa.

Landatu behar omen zituen landareentzat ildaskak egiten, nonbait. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 385. orr.

2 hed

Kolometako ildaxkek hogeita lau izan behar dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1730. orr.

Ildaxken zabalera aldatzen joango da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1750. orr.

Hosto barruko ildo eta ildaxken koxka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 113. orr.

Oskolaren bihotzak, haren koloreak, ildaskek, akatsek edo gogortasunek... Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan).

Kolomaren diametroari kentzen zaiona ildaxka-kopuruari gehitzen zaion horrekin konpentsatuko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1970. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus