Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

danbor (Egungo testuen corpusean 2.875 agerraldi; orobat tanbor Egungo testuen corpusean 9 agerraldi; tanbur g.er. eta ttanbur g.er.) 1 iz zilindro baten gaineko eta azpiko aldeetan tinkatzen diren bi larruz osatutako musika tresna, bi makilez jotzen dena.

Gazte garaian herriko bandan danborra jo zuela azaldu zion Martinek. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 24. orr.

Danborra jotzen eta pausoa zehazki markatzen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 212. orr.

4.400 bat gaztetxo, denak harro, danborra jo eta jo! Herria   2004-01-29

Hatz puntez erretreta joka ari baitzen marmolezko mahaiaren gainean, danbor baten gainean bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 108. orr.

Bile-ko kaleetan, danborrak eta txirulak entzuten ziren, eta jendeak dantza egiten zuen pozez, besoak goraturik. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 30. orr.

Danbor eta turuten soinu burrunbatsuaz lagundurik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 301. orr.

Hango danbor eta turuten harrabotsak, hirian barna durundatsu zebiltzalarik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 103. orr.

Soinu harmoniagabe haiei ehiza-adarraren nota guztiz zorrotzak eta danborraren errepika elkartu zitzaizkien, denen artean ezin eramaneko zalaparta sortuz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 56. orr.

Danborren arrada luzea entzun zen, mendietako trumoiaren antzekoa. ik beherago 7. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 203. orr.

Isiltasunak, danborren durundiaren eta jendearen etengabeko marmarraren ondoren, inoiz baino aratzagoa zirudien. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 224. orr.

Haren kristal zeharragiek dardara egiten zuten, danbor baten larrua iduri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 217. orr.

Danbor moduan sukaldeko tresnarik zaratatsuenak erabiliz. Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Bestela, danbor batean txoriak edo loreak bordatzen aritzen ziren, koloretako hariekin. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 110. orr.

Ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren, eta eskola hustu egin zen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 174. orr.

2 (izenondoekin)

Atzean danbor txikiak eta handiak (surdo-ak, brasildar danbor txikiak, metalezko bidoia, zintzarriak eta beste perkusio txikiak). Berria - Kultura   2004-12-21

Danbor handi bana joz heldu ziren biak, beltzez era berean estaliak danborrak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 168. orr.

Danbor militarren errepika lakarra. Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Zaldiek ere, Mozarten soinupean, dantza egiten zuten, beren eskuez zoruko danbor loretsua joz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Piano tristearen musika entzuten da, tronpeta eta danbor soinuarekin batera. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 131. orr.

Eta orduantxe zabaldu ziren azkarkiago Urgulldik korneta-hotsak eta danbor-dunbadak. Txillardegi   «Putzu» - 42. orr.

Danbor itxurako pakete borobil bat jaso zuen atzeko eserlekutik. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 197. orr.

Soinu hark [...] parte gaiztoko danbor errepika baten antzera bizitzaren neurria markatzen zuen gupidarik gabe. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 22. orr.

Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Deabru Beltzak antzerki talde bilbotarrak itxiko du Caracasko (Venezuela) Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Les Tambours de Feu (Su danborrak) kale ikuskizunarekin. Berria - Kultura   2004-03-24

5 danbor itxurako hainbat gailuren izena.

Ardatzaren mutur batean danbor horztuna izaten dutela. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4850. orr.

Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4990. orr.

Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, hala iltze-burua ere erlojuetan zuloz zulo erdiko danborraren biraketa-zentzuaren kontra aurrera eginez, egunero pasatzen joaten da, [...]. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4530. orr.

Zulo horretatik ura erregulartasunez pasaraziz, iraulita jarritako katilu bat igoarazten da, artisauek kortxoa edo danborra deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4510. orr.

Beraz, beheko danborrak ematen dituen laurehun bira bakoitzeko, goikoak bira bakarra egingo du, eta egindako bidea bost mila oinekoa izango da, hau da, mila urratsekoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4970. orr.

Gurpilen danborretan zegoen batzuen eta besteen arteko muga. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 108. orr.

6 errebolberretan, balak kokatzen diren danbor birakaria.

Gauean, osatu dute behinik behin errebolberra, eta danborra hiru balarekin betetzen hasi dira. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 146. orr.

Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia... Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 146. orr.

7 danbor arrada danbor joaldia.

Estandarteak flotatzen ari ziren airean, bular bandak desfilean zihoazen, bat-bateko danbor arrada batek eztanda egiten zuen haren belarrietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Hiru iturrietako bakoitzaren aurrean txanda iritsi zain egoten ziren neskameek eta haien laguntzaileek -okinek eta gudariek- suiletan jotzen zuten danbor-arradetan bilatu behar baita. Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Harryk aintzira aldera begiratu zuen, bihotza danbor-arrada bezala entzuten zuela bularrean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 331. orr.

Mab Erreginaren jauregiko lurraldeetatik danbor-arradak etorri ziren, errege-guardiak abisua jaso zuela adieraziz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 240. orr.

8 danbor-errebolber errebolber danborduna.

Dena delakoak danbor-errebolber batekin egin badu tiro, balaren azala berarekin eraman du. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 348. orr.

-Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 348. orr.

9 danbor hots (Egungo testuen corpusean 332 agerraldi; orobat danborrots g.er.)

Danbor hotsek eta oihu alaiek esnatu gintuzten. Txillardegi   «Putzu» - 127. orr.

Tronpeta eta danbor hotsa dator kale kantoitik. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 148. orr.

Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, danbor hots bat entzuten zen, dunetako danbor misteriozkoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 114. orr.

Danbor hots ongi bereiziak, batzuetan zoliago, bestetan apalago, aldika geldituz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 114. orr.

Danbor eta turuta hotsa, kanoi-sutunpa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 223. orr.

Lehen danbor eta txistu hotsak entzun orduko, txaloka eta aupaka erantzun zieten Jaizkibel konpainia animatzera gerturatutako herritarrek. Berria - Harian   2005-09-09

10 danbor joka1 adlag danborra joz.

Berarekin zihoazen eunukoak danbor joka ari ziren. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 73. orr.

Inaziok begia eman dio Gabrieli, haren hatzak danbor joka ari dira jatetxeko mahaiaren gainean, entzundako doinua airera eraman nahian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 176. orr.

11 danbor joka2 iz danbor jotzea.

Bildutako herritarren aurrean, hezlea ehiza-adar bat jotzen hasi zen, eta danbor-joka laguntzailea. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 56. orr.

12 danbor jotze

Ordu bertsuan, Trinitateko kaletik, han baitzeuden iturriak, guardia erreleboa ere igarotzen zen, harresietara bidean, danbor eta txilibitu musikaz; eta horrek, ura hartzeko ilaran zeudenen artean, upeletan danbor jotzea eragingo zuen, berez. Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

Martxaren danbor jotzeek [...] ur iturrian txanda iritsi zain zeuden bitartean, okinek eta urketariek beren upeletan eta neskameek beren suiletan denbora-pasa jotzen zituztenetan dute jatorria. Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Danbor jotzea egiten dute, azal batean, danbor batean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 131. orr.

13 danbor-jotzaile (Egungo testuen corpusean 121 agerraldi; orobat danborjotzaile Egungo testuen corpusean 4 agerraldi; danbor-jole Egungo testuen corpusean 103 agerraldi eta danbor joile Egungo testuen corpusean 3 agerraldi)

Hogei bat danbor jotzailek osatzen dute orkestra. Berria - Kultura   2004-02-10

Danbor-jotzaileak zirela Donostian zeuden gizon serio bakarrak. Askoren artean   «Rataplan» - 14. orr.

"La Euterpe" bandaren kide garrantzitsua zen danbor-jotzaile nagusi batek, L.A. delako batek, zuzendurik. Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Kementsu zutitu, eta urrats zehatzekin ibiltzen hasi zen, eskuez danbor-jotzailearen mugimenduak antzeratuz eta ahotsarekin danborraren hotsa eginez. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 211. orr.

14 danbor nagusi tanbor talde bateko tanbor-jotzaile nagusia.

Bola iletsu baten moduko kapela luzea zuen danbor nagusiaren makila dizdizariaren atzetik, gorriz jantzitako alabardarien ibilaldia zihoan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 326. orr.

Zaindaria gugana heldu zen: korsikar txiki erretxin bat zen, danbor nagusiarenen gisako biboteekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 134. orr.

· (Donostiako Danborradan) Pedro Luzarraga izan zen Danbor nagusia. Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Danborradako danbor nagusia izan nahi duen gizona gaskoia da. Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.



 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus