Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilunabar (orobat ilun nabar g.er.) 1 iz eguzkia sartu ondoko iluntzea. ik iluntze; ilunbista; ilunsenti.

Anitz aldiz erraiten dugu : ilun nabarra, ez argi, ez eta ere oraino iluna. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 73. orr.

Geldi zaitezte ilunabarra arte. Elizen arteko biblia   Epa 19,8

Ilunabar batez deitu nuen eta gizonezko batek hartu zuen telefonoa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 134. orr.

Beroa eta euria, iduzkia beti oren berean ateratzen eta beti oren berean sartzen, ilunabarrarik gabe. Herria   2003-03-13

Azkenean amaitu egin zen ustez amaigabea zirudien ilunabarra. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 22. orr.

Askotan, ilunabarraren itzalei gelan barneratzen uzten zien, argia piztu gabe. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 161. orr.

Ilunabar eta gauean. Herria   2004-08-12

Goizean bata eta ilunabarrean bestea. Elizen arteko biblia   Ir 29,39

Atzo ilunabarrean hamarnaka lagun bildu ziren bi herri horietan, Lefort eta Carrereren sostenguz. Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Frantzisko urriaren 3ko ilunabarrean hil zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 324. orr.

Ilunabarrean, lanetik etxerakoan, Gregory egoten zen tabernan sartu zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 65. orr.

Goizeko edo ilunabarreko angelusetan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 38. orr.

Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino. Elizen arteko biblia   1 M 9,13

Orduan nere etxerat etorri behar duzu gaur ilun nabarrean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 97. orr.

Behin batean, ilunabar aldera bazihoan bere anaia lagunarekin San Verekundoko bidetik[...] eta dei egin zioten alorrean ari ziren nekazari batzuek. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1157. orr.

Aita ilunabar aldera itzuli zen, emakume batekin. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 23. orr.

Ilunabar aldera hegazkin bat azaldu zen, militarra. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 31. orr.

Ilunabarreko zortzi eta erdiak aldean. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 135. orr.

Arrantzale batzuk nasan, ilunabarreko zeru gorri ilun baten argia atzetik zutela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 37. orr.

Hor dator Lizarriturri ilunabarreko basoerdiak hartzera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 150. orr.

Saguzarren aldrak agertu ziren [...] ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan. Txillardegi   «Putzu» - 184. orr.

Izpiliku usaina darabil haizeak, eta ilunabarreko isiltasuna erabatekoa da. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 156. orr.

Ilunabarreko orduek erasotzen diote, lanaren arabera antolatua daukalako eguna. Pako Aristi   «Note book» - 84. orr.

Kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 202. orr.

Euri-usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 10. orr.

2 (izenondoekin)

Sargori egunetako ilunabar freskoetan. Txillardegi   «Putzu» - 298. orr.

Udazkeneko ilunabar euritsu batean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 122. orr.

Iparraldeko Venezia deitzen diote [...] eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 20. orr.

Emakumeek, bularrak airean, distira egin zuten ilunabar apalean, eguzkiaren ordezko balira bezala. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 73. orr.

3 irud

Hauxe zion Xavier Grall poetak bere biziko ilunabarrean: [...]. Herria   2001-11-01

Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 21. orr.

Eta maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura, ilunabar argitasun barean ikustean, bihotzean sartu zitzaidan. Txillardegi   «Putzu» - 270. orr.

Hura ilunabar-pila filmatuta neukana, Tamaulipaseko basamortukoak, besteak beste, hiru ziren. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 281. orr.

Ilunabar-arrats ingururako Hendrixtownera itzuli beharra daukat, "Turgeniev" irekitzera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 101. orr.

· Itsas ilunabar zoragarria. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 14. orr.

Ostegun ilunabar hartan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 203. orr.

Arratsalde-ilunabarrean sartu zen, nonbait, eraikinean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 212. orr.

Arrats-ilunabarreko albistegietan. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus