Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilunbista (orobat ilun-bista) 1 iz ilunabarra, iluntzea.

Bere gorputzak, ilun-bistan, "hari beltza eta zuria bereizi ezin diren unean", sendoagoa ematen zuen, beteagoa; hogei urte izan ordez hamar gehiago balitu bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 169. orr.

Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 170. orr.

Gero, itzuli bat egin genuen kaian zehar, ilun-bistaren urdin gero eta ilunagoa barneratuz, nire ikasketei buruz eta erosi nituen liburuez mintzatzen ginen bitartean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 112. orr.

Azalpen horixe egin nien bi lagunei, ilun-bista jaio berriaren altzoan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 147. orr.

Paola eta Mario paseo malenkoniatsuak egiten zituzten, biek elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, ilunbistan, bakardade barrenkoian. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 78. orr.

Gaua, epela eta haizetsua zetorren, eta ilunbistan amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 119. orr.

Adiskidetzearen errainu-izpiak hasiko ote dira, oraindik ilunbistan, argi egiten? Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (izenondo gisa)

Denborarekin kriseilu batzuk ezarri ziren etxe bakoitzean, giro ilunbista argitzeko lain ez zirenak. Jokin Urain   «Errotarria» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus