Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iluntzero 1 adlag iluntze guztietan.

Egunero deitzen zion, iluntzero hutsik egin gabe. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 170. orr.

Molly eta biok ia iluntzero biltzen ginen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 69. orr.

Iluntzero etxean, zintzo-zintzo, arratseko seiak eta erdietarako. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 145. orr.

Esate baterako, iluntzero harekin afaltzeko betebehar neketsu hura.Eta ezinezkoa zen beti musuen eta gainerako zirrien mende egotea, iluntzeroko denbora-pasarako, behin zazpi urteko ezkon bizitzaren ostean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 197. orr.

Iluntzero bezalaxe, dendetako ateak itxirik zeuden eta kalezuloko auzokideak solasaldi bat egitera joanak ziren kafera. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 134. orr.

2 iluntzero-iluntzero

Goizero-goizero eta iluntzero-iluntzero Gerald belauniko makurtuko zitzaion Camillari alboan eta esku lurrintsu hura musukatuko zion eta "bihotzeko kutuna" deituko zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 218. orr.

Iluntzero-iluntzero ordu eta leku jakin batean Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus