Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desenkusatu, desenkusa(tu), desenkusatzen 1 da ad norbaitek bere hutsegitea zuritu.

-Oso erloju txikia eta kaxkarra zen, amona... -desenkusatu nintzen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 29. orr.

-Bizarra atera arte, behintzat, gurean babestu nahi izan genuen -desenkusatu zen ama. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 171. orr.

Ez zintudan mundutik guztiz bazter dagoen zoko honetara ekarri behar, Hester -desenkusatu zen Mathilde jarraian-. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 199. orr.

-Parkatu -desenkusatu eta lurrera begira geratu zen, eskuak begien aurrean jarrita. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 134. orr.

Zeuk ere ikus dezakezu -desenkusatu zen Andreas, erremediorik ez duen gauza baten aurrean erakutsi ohi den garrantzirik gabeko etsipenez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 97. orr.

Neure artean pentsatu dut ez daukala zergatik desenkusatu konpresa batzuk haztatzeagatik. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 39. orr.

2 aitzakiak jarri.

Behin baino gehiagotan gonbidatu zuen Joanes Iraurgik merkataria Lekeitiora, bere herrira, baina Saltzek ezetz eta ezetz desenkusatzen zen, ez zuela astirik esaka, benetako arrazoia bestelakoa bazen ere, isil-gordean zeukana. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 255. orr.

Horren ordez, desenkusatu egin nintzaion auskalo zein aitzakia jarriz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 318. orr.

Danceny desenkusatu zen, alditxartuxe zela erranez; eta nik, ez bainuen estakururik, kantatu behar izan nuen.   - 78. orr.

Desenkusatu nintzen ez nituelako igandeko haragi errea eta hiru barazkiak jango. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 198. orr.

-Apenas zakiat dantzan -desenkusatu zitzaion Ada, deliberamendu handirik gabe. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 52. orr.

3 du ad norbaiten hutsegitea zuritu.

Alkateak markesari begiratu eta bekainak jaso zituen, emakumearen hitzak desenkusa zitzala eskaturik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 208. orr.

Desenkusa nazak! -eskatu zidan adoretsu. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 12. orr.

Baina trintxera asko abandonatzeko aitzakia ere izan zen, eta, azken finean, porrotaren arduraz desenkusatzen zituen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 15. orr.

Saguak desenkusatu ere egiten ditu (horrelakoa da egoskorren gaiztakeria), azalduz emakume dohakabeetatik batzuk leher eginik hil zirela, beste batzuk lurrera erori eta lepoa hautsita, eta beste batzuk suspergarri faltaz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 229. orr.

4 bere burua desenkusatu

Eta barka ezak zakarkeria -desenkusatu zuen bere burua-.   - 83. orr.

Auzitara eramanik, honela desenkusatu omen zuen bere burua: [...]. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 128. orr.

Ibiltzeari utzi gabe, hunkiturik eta lotsaz gorriturik, bere burua desenkusatzen zuen jendearen aurrean, zeren eta bera gaztetxoa zen, ezdeusa, ezer gutxi egin zuen eta ez zen inola ere heroia, baina, hala ere, berak baino lehenago benetako heroi eta martiri askok izandako heriotza ohoragarri eta eder bera emango zioten. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 63. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desenkusatu da (4); desenkusatu egin (14); desenkusatu egin zen (6); desenkusatu eta (4); desenkusatu nintzen (9); desenkusatu zen (35); desenkusatuz bezala (3); desenkusatzen hasi (3); eta desenkusatu (6); eta desenkusatu egin (4); hala desenkusatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus